Secciones
Servicios
Destacamos
Eskolaz kanpoko jardueren logistika zurrunbiloak izaten du, tarteka-marteka, saria. Aitatasunak derrigortutako hitzordura gustura azaldu naiz. Romeo eta Julieta da antzezlana. Ikuskizunak lortu du miraria: mugikorra ez ezik, umeak ere itzali eta arretagune bakarra argiztatzea. Izan ere, bakearekin dator argitasuna, sentsazio eta hausnarketa erauntsia. Nolanahi ere, Capuleto eta Montescoen arteko ezinikusiak asaldatu nau. Bost axola bi protagonisten ñoñokeriak, baina herri bereko familien arteko halako talkak zapore garratza utzi dit.
Veronan bezalaxe, Euskal Herrian ezagutu ditugu horrelakoak. Gure jauregiko ateak, ordea, parez pare irekiak daude aspaldi honetan nahi duena sar dadin. Egun, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak batera antolatzen dituzte jardunaldiak, zertarako eta kanpotik datozenei harrera linguistikoa ahalik eta modu egokienean egiteko. Egun, ahobiziak eta belarriprestak elkarri begirunea diote. Egun, alderdi abertzaleek oso bestelako herri ikuspegia dutenekin akordioak erdiesten dituzte herritarron mesederako. Egun, erasoa eraikuntza pedagogikoarekin erantzuten da.
Halaxe egin dute, esaterako, Aralarko San Migel santutegian. Ate berria eraiki diote Albaola Itsas Kultur Faktorian eta 86 kilometroko ibilbide sinbolikoa igaroko du astelehenetik aurrera Gipuzkoa eta Nafarroa batuz. Gurdian, idiek bultzatuta, txistulari eta bertsolarien konpainian, herriz herri hiritarren atxikimendua lortuz... Inor baztertu gabe. Gonbita eginez.
Atzo bete zen mende erdi Gabriel Aresti hil zela. Hark mezua argi eta garbi utzi zigun. «Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea». Aralarko santutegiaren ateak Euskal Herrikoak bezalaxe aitaren etxekoak ez al dira? Ongi etorriak romeotarrak nahiz julietatarrak.
Aitaren etxeko ganbaran irudikatu dut, bestalde, 111 Akademia ere. Bertako atea itxita ere defendatu beharrekoa. Izan ere, Arestik iragarri moduan, «harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea». Literaturazaleen bilgunea ongi etorria izango da beti guztion etxe santuan. Aitarenean.
Gure esku dago defendatzeaz harago, zaintzea. Belar zahar txarrak kendu eta garai berrietara egokituz apaintzea guztiok bertan eroso senti gaitezen. Gure esku dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.