

Secciones
Servicios
Destacamos
Domingo, 24 de julio 2022, 13:11
Itsasoarekin eta arrantzarekin zerikusia duten jarduera ugari hartzen ditu Donostiako kaian, 1943an eraikitako Arrantzaleen Kofradia zaharberrituan, kokatuta dagoen Kofradia Itsas-Etxea diziplina anitzeko zentroak, ezagutzatik dastaketara. Gazteenei zuzendutako proposamenek ere badute tokia eskaintza zabal horretan, batez ere oporretan, eta aurten ere 6tik 12 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendutako 'Izan arrantzale udan' ekimena dute martxan. Ekainaren 27an hasi zen, eta irailaren 3ra arte luzatuko da, astez aste.
Egiteko honetan, baina, daude bakarrik, eta Euskal Itsas Museoaren, Aquariumaren eta Motoras de la Isla enpresaren laguntza baitute. Hain zuzen ere, berriki Donostiako Aquariumak eta Kofradia-Itsas Etxeak Euskadiko baxurako arrantzari balioa emateko lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta 'Izan arrantzale udan' programako jarduera bat Aquariumen txertatuko da.
Kofradia-Itsas Etxeak bigarren ustez antolatzen duen programaren xedea, hitzarmenaren berri emateko zabaldu zuten oharrean nabarmendu zutenez, «baxurako arrantzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa gaztetxoekin lantzea» da. Helburu orokor hori ekintza zehatz askotan gauzatzen da, eta programan parte hartzen duten haur eta gaztetxoek arratza egiteko aukera dute, baina sukaldatzekoa ere, eta horrekin batera ipuinak, kominiak eta eskulanal sortzen dituzten, eta itsas esperimentuak egiten dituzte astelehenetik ostiralera. Aste bakar baterako eman daiteke izena (95 euro ordaindu behar dira kasu horretan), edo aste gehiagorako, ondoz ondoko asteak hartuz gero deskontuak daudelarik.
Lankidetza hitzarmenari lotutako berritasun gisa, parte-hartzaileek ostiraletan Donostiako Aquariumeko instalazioetan «baxurako itsasontzien mota ezberdinak, erabiltzen diren arrantza-aparailuak eta hauek ingurumenean duten eragina, arrantza-ondarea eta baxurako arrantzaleek gure kostaldetik gertu arrantzatzen dituzten espezieen identifikazioa ezagutzeko» jarduera bat egingo da.
Era berean, Donostiako Aquariumeko jardueretan parte hartzen duten haurrek Kofradia-Itsas Etxea bisitatuko dute, eta Kofradia-Itsas Etxeak baxurako arrainarekin egiten diren tailer gastronomikoak partekatuko ditu etxeko txikienekin, «arrain mota honen kontsumoa modu ludiko eta dibertigarrian sustatzeko». Donostiako Aquariumak gogoratu duenez, «mende bat baino gehiago darama arrantza-sektoreari eta arrantzaleei laguntzeko konpromiso sendoarekin, Donostiako portuko ondareari balioa emanez».
Gainera, adierazi dute, «bi erakundeak baxurako arrantza ikasleengana eta, oro har, herritarrengana hurbilduko duten etorkizuneko proiektuetan ari dira lanean, jardunaldi, hitzaldi, proiekzio eta arrantza, biologia eta gastronomia uztartzen dituen liburu baten argitalpenaren bidez, gutxien ezagutzen diren baxurako espezieak ikusarazteko eta haien kontsumoa sustatzeko, arrantza-jarduerarekin sortzen den baztertzearen aprobetxamendua erraztuz».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.