Borrar
Miren Dobaran. Mireya López
Miren Dobaran

«2023an aurkeztu nahi dugu euskara ikasteko plataforma teknologikoa»

Viceconsejera de política lingüística ·

A. U.

donostia.

Domingo, 27 de noviembre 2022, 07:28

Euskal Estatistika-Erakundearen azken inkestak dio herritarren %62,4k badaukala gaitasunen bat euskaraz. «Hori amets bat zen orain dela urte batzuk», dio Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek.

– Euskararen Erabilera Normalizatzeko legeak 40 urte bete ditu aste honetan. Noraino garatu da eta garatzear dago euskararen biziberritzerako?

– Ezinbesteko lanabesa izan da legea euskararen normalkuntzarako. Tresna horri esker hainbat eta hainbat esparru irabazi ditugu, eta adostasun zabal batetik eraikitako legea izanak ere ekarri du arrakasta moduko hori. Oso kontsentsu handikoa izan zen eta denek ulertu zuten horrelako lanabes bat behar zela hizkuntzaren biziberritze prozesuan. Konsensu hori manten-tzea ezinbestekoa da. Inkesta eta ikerketek esaten digute normalizazio prozesuarekin aurrera egin behar dela, horretarako baliabideak jarri behar ditugula eta lankidetza eskatzen duela. Lege bat egi n dezakezu une batean baina indarrean hainbeste urtean izateko eta kontrako iri-tziak ez jasotzeko ondo lan egin behar da, eta jendearen atxikimendua eskatzen du. Lege honek, 40 urte izan arren, oraindik garatzeko asko dauka, oraindik euskarak ez ditu eremu guztiak irabazi.

– Euskara ikasteko modu berriak lantzen ari zarete. Noiz jarriko dituzue herritarren esku?

– Gizartea asko aldatu da, eta herritarrek eskatzen dituzten ikastaro motak kontuan hartuta dibersifikatu beharra dago. Ulertzen dugu batzuentzat euskaltegira joatea oso garran-tzitsua dela, baina beste bide batzuk eman behar zaizkie, beste hizkuntza batzuetan dauden antzeko tresnak. Oso proiektu potoloa egiten ari gara, doakoa izango den plataforma teknopedagogikoa, intuitiboa, hizkun-tza teknologiak txertatuta izango dituena; gaur egungo plataforma modernoenen oinarriak gurera ekarri ditugu. A1 eta A2 mailakoa 2023an aurkeztu nahi dugu eta hortik aurrerakoa, C1eraino, garatu eta herritarren esku jarri, edozein momentutan eskuzko telefonoetatik ikasi ahal izateko, hobetzeko eta euskarara hurbiltzeko. Hori eskatzen du XXI. mendeko gizarteak. Modu tutorizatuan aurrera egiteko modua ere izango da plataforma horretan euskaltegien bitartez. Erdigunean jarri nahi ditugu herritarra eta bere beharrak. Diru laguntzak ere ematen ditu. Gurea hizkuntz gutxitu bat da eta ezin zaio eskatu dena herritarrari erreztasunak ematen ez bazaizkio.

– Larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Zein mezu helaraziko duzue?

– Lema nagusia da adostasunetik, eta gizarte honek badu adostasun hori, euskararen biziberritze prozesuan jauzi handiak egiteko prestatuta dagoela eta prest gaudela. Beti gaude esaten ze txarto gauden, baina eredugarriak gara, beste hizkuntza batzuk guri begira ari dira. Aprobetxatu dezagun egun bat bada ere apur bat ahalduntzeko eta pozteko: asko egin dugu, asko dago egiteko eta adostasunetik eraikitzen badugu lorpen ikaragarri handiak egongo dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «2023an aurkeztu nahi dugu euskara ikasteko plataforma teknologikoa»

Miren Dobaran: «2023an aurkeztu nahi dugu euskara ikasteko plataforma teknologikoa»