Borrar
Joan den urteko ekimenean parte hartu zuen erakusleihoetako bat. Elhuyar
'Otsailaren 11 erakusleihoak'

Euskal Herriko 218 saltokik bat egin dute Elhuyarren ekimenarekin

Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa, harekin lotutako ilustrazio eta informazioarekin horma-irudia osatuta

J. A.

Jueves, 2 de febrero 2023, 12:13

Euskal Herriko zortzi herritan dauden 218 saltokik bat egin dute Elhuyarrek sustatutako 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimenarekin eta ostiral honetatik aurrera emakume ikertzaileen irudiak ikusgai egongo dira Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako hainbat erakusleihotan.

Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa, harekin lotutako ilustrazio eta informazioarekin horma-irudia osatuta. «Emakume zientzialarien ikerketan inspiratuta apainduko dira», azaldu dute antolatzaileek. Berritasun modura, 12 saltoki baino gehiago dauden herrietan ginkana batean parte hartzeko aukera izango da. Horretarako Actionbound aplikazioa jaitsi beharko da, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatuta, emakumeen inguruko galderei erantzun.

Gehienek otsailaren 3tik 13ra bitartean egingo dute, baina badira beste data batzuk ere: Deba, otsailaren 10etik 20ra, Donostia, 10etik 17ra, eta Elgoibar, martxoaren 1etik 19ra.

Zientzialari omenduen zerrenda:

  • Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959). Medikua eta antropologoa.

  • Maryam Mirzajani (Teheran, Iran, 1977-2017). Matematikaria.

  • Estibaliz Apellaniz Ingunza (Bilbo, Bizkaia, 1954). Geologoa.

  • Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, Katalunia, 1973-2021). Biokimikaria.

  • Dorcas Muthoni (Nyeri, Kenya, 1979). Ingeniari informatikoa.

  • Homira May Rezai (Jaghori, Afganistan, 1993). Medikua.

  • Melissa Cristina Márquez Villalobos (San Juan, Puerto Rico, 1993). Itsas biologoa.

  • Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, Gipuzkoa, 1987). Historialaria eta arkeobotanikaria.

  • Sally Ride (Encino, AEB, 1952-2012). NASAko fisikaria, dibulgatzailea eta astronauta.

  • Maddi Astigarraga Bergara (Deba, Gipuzkoa, 1997). Ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa.

  • Ainara Sangroniz Agudo (Elgeta, Gipuzkoa, 1991). Kimikaria.

  • Katalin Karikó (Szeged, Hungaria, 1955). Biokimikaria.

Horrez gain, egitasmoko irudietan oinarriturik bi erakusketa izango dira. Otsailaren 17a arte Eureka! Zientzia Museoan lehena eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan bigarrena otsailaren 11tik eta 24ra. Horretaz gain, familientzako esperimentuak antolatuko dira otsailaren 11n eta 12an Donostiako museoan bertan.

Datorren larunbatean, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko eguna da eta data ospatzeko asmoz sustatu du Elhuyarrek 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimena. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen 2016an emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko 218 saltokik bat egin dute Elhuyarren ekimenarekin

Euskal Herriko 218 saltokik bat egin dute Elhuyarren ekimenarekin