DV
Miércoles, 30 de agosto 2023, 17:17
Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak udako jaien balorazioa egin du asteazken honetan eraso sexistei dagokienez. Oraindik jai guztiak amaitu ez badira ere eta irailean hainbat herritan izango diren jakitun, Elgarrestak, euskal hiriburuetako jaiak aipatu ditu, bere ustez, «termometro sozial gisa» balio baitute. «Jaietan erasoak prebenitzeko egindako lan kolektiboak emaitzak eman ditu», ondorioztatu du.
Publicidad
Ohar bitartez nabarmendu duenez Emakundek «urtez urte egiten ari den sentsibilizazio lanak hainbat eraso prebenitzea» lortu du, eta, horrez gain, erasoak salatzera animatu ditu emakumeak, salaketa jartzerakoan babes handiagoa sentitzen baitute.
Hala ere, adierazi duenez, zoritxarrez, uda honetan ere erasoak egon dira, salaketa gehienak baimendu gabeko ukituekin lotutakoak izan dira, eta beraz, «adi egoten» jarraitu behar dela azaldu du. Zehazki, hiru hiriburuetako jaietan udaltzaingoek eta Ertzaintzak sexu askatasunaren aurka ezagututako delituak izan dira lau kasu Gasteizen, bi Donostian eta 18 Bilbon.
Elgarrestak udalen, jai batzordeen, ostalaritzaren, elkarteen, mugimendu feministaren eta, orohar, hiritarren inplikazioa eskertu nahi izan du «jarrera matxistek gero eta gaitzespen handiagoa jasotzen duten jai guneak sortzen laguntzeagatik».
«Emakundek, bere aldetik, protokoloak etengabe hobetzeko lanean jarraituko du, eta herritarren inplikazioa gero eta handiagoa izatea eskatzen du», adierazi du erakundeak. Ildo horretan, Elgarrestak dei egin die gizonei «jarrera sexistak geldiarazi eta gaitzesterakoanaktibo ager daitezen eta beste gizon batzuentzat berdintasunezko jarreren eredu bihurtu daitezen».
Publicidad
Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela berdintasunezko eta errespetuzko jarrerak sustatuko dituen sexu hezkuntzan aurrera egiten jarraitzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.