
Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Sábado, 24 de junio 2023, 11:45
Udan jai-eremuetan eraso sexistak prebenitzea sustatzeko hiru saio antolatu dituzte udal eratu berrietako politikariekin eta teknikariekin. Era honetara, proposatzen zaizkien materialekin erasoen aurkako irudi bateratua eman nahi da eta sentsibilizazio-ekintzak erraztu. Emakundek eta Eudelek bultzatu dituzte eta ekainaren 26an eta 27an izango dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Arabakoa jada egin dute.
Bilkuren bi zati izango dituzte: lehenean, jai- eta aisialdi-inguruneetako indarkeria sexistaren kontzeptu-esparrua azalduko da, eta, bigarrenean, udal-ordezkarien parte-hartze aktiborako talde-dinamika egingo da.
Arabako saioaren ostean Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak gogorarazi zuen prebentzioa oso garrantzitsua dela udan herri eta hirietan ospatzen diren jaiei begira, eta istrazio guztiek arlo horretan koordinatuta lan egitea. Melgosaren hitzetan, «jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik jaiak emakumeentzako gune seguruak izan behar direla beti gogoan izatea nahi dugu». «Ez jaiak, ez alkoholak, ez dute justifikatzen pertsonekiko errespetuan oinarritzen ez den jarrerarik», gaineratu zuen. Nabarmendu zuen, halaber, herri askotan aurrerapauso garrantzitsuak eman direla arlo horretan azken urteotan.
Bestetik, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak udalei gogorarazi zien aste honetan bertan prebentziorako eta sentsibilizaziorako materiala bidali zaiela jaiei begira.
Azkenik, Gordexolako alkate Angela Eguiak adierazi zuenez, herriko jaien hasiera honetan, udal ordezkari gisa, une egokia da jaietan arreta jartzeko, auzokideentzako berdintasunezko bizikidetza eta aniztasunerako ospakizun gune gisa. Era berean, adierazi du espero duela tailer hauek udaletako udaletako estrategiak eta protokoloak indartzen laguntzea, herriko jaietan indarkeria matxistako egoerak prebenitzeko eta horiei arreta emateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.