Las diez noticias clave de la jornada
Sebastian Lizaso eta Millan Telleria bertsolariak jaietan izan ziren, atzo.
Asteasu

Jubilatuak izan ziren protagonista atzo Asteasun

Ehun pertsona inguru bildu ziren Usarrabi frontoian egindako bazkarian

IMANOL ARRATIBEL

Viernes, 1 de julio 2022, 00:07

Atzo Jubilatuen eguna ospatu zen. Goizean, haurrentzat '8 froga, 8 buruhauste' izan ziren. Meza ondoren, jubilatuek hamaiketakoa tradizionala dastatu zuten Aiztondo Elkartean. Eguerdian, herri kirolak izan ziren Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi Txikia aizkolariekin eta Lierni Osa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi, Urra eta Aimar Irigoien harrijasotzaileekin. Gainera, Millan Telleria eta Sebastian Lizaso bertsolariak izan ziren.

Publicidad

Ondoren, jubilatuen bazkaria ospatu zen. Ehun pertsona inguru bildu ziren Usarrabi frontoian, bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin. Ez ziren falta izan koadrilen arteko gazte olinpiadak plazan eta trikitixa eta pandero eskolako musika emanaldia, jaieguna bertso saioarekin amaituz.

Gaur, Koadrilen Eguna

Goizeko 10:00etan zirko tailerra herriko haurrentzat izango da, eta 11:30ean ur festa Lamiategin. 13:00etan, ikurriñaren aldeko ekitaldia eta 14:30ean koadrilen arteko bazkaria. Arratsaldean, berriz, 17:00etan poniak eta zezen txikiak, eta 18:30ean elektrotxaranga Distopia plazan. Gauean, 22:00etan zezen suzkoa eta 22:30ean Gabezin taldearen kontzertua.

Bihar, haurren egun handia

Haurrentzako jolas eta lehiaketak egingo dira goizeko 10:00etan. 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira, eta ondoren bazkaria eta dantza ikuskizuna. 15:00etatik 17:00etara berriz puzgarriez gozatzeko aukera izango da. 18:00etan, tortilla lehiaketa, eta 18:30ean sagardo dastaketa elektrotxarangarekin. Eta 22:00etan, Anker eta Gozategiren kontzertuak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad