Borrar
Natalia Magallanes azenario txikiak eskaintzen. T.M.
Azenario txikia, baratzetik iritsi den azken produktua
Ordiziako Azoka

Azenario txikia, baratzetik iritsi den azken produktua

Perretxikoen atalak eman zuen eguneko beste berritasuna, Barcinaren postuko karraspinekin

Tere Madinabeitia

Ordizia

Jueves, 1 de mayo 2025, 02:00

Apirileko azken eguna zen, eta zubi baten bezpera. Eguraldi bikaina egin zuen, eta askok duen oporraldi txiki horren usainak giro polita jarri zuen Plaza Nagusian eta inguruan, Kanpoko bisitari ugari ere ikusi ziren, eta D'elikatuz zentrokoteknikarien laguntzarekin, azokaren sekretuak eta kutixiak ezagutzeko aukera izan zuten. Bizkaiko Berriz eta Balmasedatik iritsitako jubilatu talde bana, eta Donostiako Easo Institutuko ikasleak ziren.

Bisitan zehar, eguneko feriak aurkeztutako berritasunak ere ezagutu zituzten. Horien artean, azenario txikiak aipatu behar dira, sukaldariek asko estimatzen duten tamainan bildutakoak. Natalia Magallanesek zituen salgai, ekologikoak, eta bi eratara erosi zitezkeen: sortaka, hosto eta guzti, 2,5 euroan, eta kiloka, 7 euroan.

Ikusten denez, baratza hasi da loratzen, eta perretxikoen atala ere bai, ziza eskaintza zabalak erakutsi zuen bezala, guztira 285 kilo jarri zirelako salgai (22 eta 45 euroan kiloa). Joan den astean Gasteizko Garbiñe Barandiaranek salmenta denboraldia hasi zuen, eta horrela hiru dira orain perretxikoak saltzen ferian. Zizez gain, 110 kilo onddo (22-38 euro artean) eta 12 kilo ziza hori (24-26 euro artean) ere eskaini zituzten, baita karraspinak ere, eguneko beste berritasuna. Barcinaren postuan zituzten perretxiko horiek, lau kilo, kiloa 35 euroan.

Feriako joan-etorriak ere aipatu behar dira, Plaza Nagusiko saltzaile batzuk denboraldia amaitu, eta beste batzuk hasi egiten dutelako aste hauetan. Jon Etxeberria erlezainaren agurra izan zen. Gozatu eztia ekoitzi eta saltzen du ataundar honek, eta oraindik dena bukatu ez bazaio ere, Ordiziako salmentari agur esan dio, erlezaintzak eskatzen dizkion beste lan batzuk egiteko.

Etxeberria agurtu da, baina datorren astean Jose Mari Uzin azkoitiarrari ongi etorria eman beharko zaio. Urteko lehen tomateekin iritsiko da Uzin, Gurutzia baserriti.

Zuhaiztiko fruta saltzaileen postuetan ere izan ziren berriak, iritsi direlako azkenik hezurdun frutak. Dagoeneko salgai daude nektarinak edo brinoiak eta albertxikoak, Espainiakoak. Nektarina kiloa 6,5 eta 8,9 euroan jarri zuten salgai, eta albertxikoari ere prezio bera jarri zioten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azenario txikia, baratzetik iritsi den azken produktua