Secciones
Servicios
Destacamos
IMANOL ARRATIBEL
ASTEASU.
Viernes, 29 de junio 2018, 00:16
Haurrak izan ziren atzo festetako protagonistak. Herriko gaztetxoenek eguna primeran pasa zuten eurentzat antolatutako jolas, puzgarri eta bestelako ekintzekin. Goizean, krossa korritu zen eta parte hartzea handia izan zen. Ondoren, marrazki lehiaketa burutu zen, asteasuarrek artista direla erakutsiz. Bestalde, goizean eta arratsaldean zehar, Jokulandiarekin puzgarriz bete zen Usarrabi pilotalekua
Bestalde, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta Gazteen Trikitixa eta Pandero Topaketa ospatzen ari dira Asteasun, bihar arte. Atzo eguardian 16 eta 20 urte bitarteko trikitilari eta pandero jotzaileak musika eskainiz ibili ziren.
Indarrak berreskuratzeko, bazkari herrikoia antolatu zen. Bertan, 150 haur eta gaztetxo bildu ziren mahai inguruan. Arratsaldean berriz, Arkupeko pelota txapelketako finala eta gizonezkoen pala txapelketako finala jokatu ziren. Elizako ordularia konpontzeko osatu den bolondres taldeak bota zuen txupinazoa Udaletxeko balkoitik festa eta kalejirari hasiera emateko, txistulari, buruhaundi eta Zizurkilgo erraldoiekin. Musikarekin amaitu zen eguna.
Gaur, San Pedro eguneko egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da dianarekin. 11:00etan, meza nagusia. Ondoren Elizmendin, eskertza elizako erlojua eraberritu duten bolondresei. Ondoren, Soka Dantza eta hamaiketakoa. Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak jokatuko dira eta 18:00etan kalejira herriko musikari, buruhandi eta erraldoiekin. 21:30 etan herri afaria eta ondoren, Laket musika taldearekin erromeria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.