I. Altuna
Donostia
Jueves, 13 de marzo 2025, 12:36
Arantzazu Parketxeak eta Gomiztegi artzain eskolak gaztagintzaren sekretuak ezagutarazteko eta Gomiztegin bertan egiten diren gaztak dastatzeko jarduera berezia antolatu dute. elkarlanean, igande honetarako. Ibilaldi gidatu bat izango da eta ondoren Gomiztegi Baserrira bisita, instalazioak ikusi eta gazta nola egiten den ezagutzeko.
Publicidad
Parte-hartzaileak Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean kokatua dagoen Arantzazu Parketxetik abiatuko dira, parketxearen ondoan dagoen ibilbide irisgarrian zehar barneratzeko. Txango honetan zenbait geldialdi egingo dituzte ingurunearekin eta Arantzazu auzoarekin zerikusia duten askotariko gaiak jorratzeko.
Amaieran Gomiztegi Baserrira eta Artzain Eskolara iritsiko dira bisitariak. Han baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, haren jatorria eta funtzionamendua ezagutzera emateko. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutzeko. Instalazioetara bisita batekin, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporamarekin, artzain txakurren erakustaldiarekin eta Arantzazuko gazta ezberdinen dastaketarekin borobilduko dute goiza bisitariek.
Hitzordua goizeko 10:30ean jarri dute, eta hiru ordu inguru iraungo duen jarduera izango dela aurreikusi dute. Parte hartzeko izena aurrez eman beharko da, lekuak mugatuak baitira. Horretarako arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi daiteke edo 943 782 894 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deitu. Helduek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek 7 (3-10 urte bitartekoak).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.