Borrar

Ezkio

Ekitaldi ugari San Miguel jaiak ospatzeko gaurtik aurrera

C. L.

ezkio-itsaso.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:29

Dena prest dute ezkiotarrek aurtengo San Miguel jaiak ospatzeko. Urtero moduan egitarau zabala jantzi dute, dute ostegunetik igandera bitartean luzatuko diren festetarako. Ostegun honetan, goizeko 11:00etan ospatuko den meza nagusiarekin hasiko da aurtengo egitaraua. 17:00etan txokolatada izango da eta ondoren jaiei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa. 19:00etan pintxo potea izango da txosnan. Egun osoan zehar Hektor Folk eta Gorka Valdes trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Ostiralean, arratsaldean emango zaio hasiera, 16:00etatik aurrera jokatuko den umeen pilota txapelketarekin. 18:00etan, berriz, Ezkiora igoera bizikleta lasterketari emango zaio hasiera. 20:00etatik 21:00etara Joseto ta alayak elektrotxaranga arituko da, eta 21:30ean bertso afaria abiatuko da Aratz Igartzabal eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Aritz Markinez eta Iker Sukia trikitilariekin. Gaueko 23:30etik aurrera elektrotxaranga aterako da berriro goizaldeko ordubata bitartean.

Larunbatean erromeria izango da egun guztian Hektor Folk eta Gorka Valdesekin, goizeko 11:00etatik aurrera. Baina lehenago, 10:00etan auzolanean bazkarirako mahaiak jartzeko hitzordua izango da. 12:30ean toka txapelketa jokatuko da eta 14:30ean bazkari herrikoiari emango zaio hasiera, Euskal parrilaren eskutik. Ondoren bingoa. 17:00etan ume jolasak izango dira, eta eguna modu ezin hobean amaitzeko, 23:00etatik aurrera Trikidantz taldea arituko da.

Igandea izango da aurtengo festetako azken eguna. Goizeko 10:00etan meza nagusia ospatuko da. 10:30ean Izazpiko Igoera abiatuko da umeentzat, eta ondoren helduentzat. 12:30ean, berriz, Ibarrako Ikoroa eta Izazpe abesbatza arituko dira kantuan.

Arratsalderako, 18:00etatik aurrera, herri kirolak daude iragarrita eta asteburua behar den moduan ixteko, barrikotea guraso elkartearen eskutik 19:30ean hasita. Egun osoan zehar, goizeko 11:00etatik 21:30era Zalduatarrak trikitilariak arituko dira giroa berotzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekitaldi ugari San Miguel jaiak ospatzeko gaurtik aurrera