
Deba
Erromeria baino, egun osoko festa borobilaSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Erromeria baino, egun osoko festa borobilaAndutz dantza taldeak eta Itziarko Auzo Udalak «Itziar eta inguruan hain ohiko izan ziren erromeriak gogoratu eta omentzeko» antolatutako Erromeria Egunaren XV. edizioa ospatu zuten larunbatean Itziarko hainbat bazterretan.
Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, aurtengorako ere egitarau ederra prest zuten Itziarren, eta bertaratu zirenak ez ziren damutu. Eguraldi ederra lagun, Itziarko auzoetako eta kanpotik etorritako jende ugari izan zen jardunaldi osoan burutu ziren ekitaldi guztien bueltan.
Esan beharrik ez dago festa eta lagun arteko giro ezinhobea izan zirela eguneko protagonista nagusiak, nola ez, euskal musika eta dantzekin batera.
Itziarko Erromeria Eguneko antolatzaileak «oso pozik» agertu dira larunbateko jardunaldiak eman zuenarekin.
Ihintza Irizar antolakuntza taldeko kideak jakinarazi duenez, «Erromeria Eguna ospatu dugun bakoitzean Euskal Herriko txoko ugaritatik batu izan da jende-andana Itziarren eta aurtengoan ere halaxe izan da; gurea erromerien munduan errotzen hasi den festa da eta».
Edonola ere, 2025eko Erromeria Eguneko egitaraua iazkotik ezberdina izan da: Udaletxeko eraikina eraberritzeko lanak amaitu direnez, berriz ere herriko plaza izan zen dantzalekua.
Jardunaldia abiatzeko, Zubietako joaldunak, Itziarko trikitixa eskolako ikasleak eta Andutz dantza taldea ibili ziren kaleetan zehar.
Eguerdi partean herriko plazan mokadua eta Itziarko eta Vianako dantza taldeen emanaldia izan ziren, baita herriko trikitixa eskolako ikasleena ere. Ondoren, kalez kale aritu ziren Hernaniko Txilibita fanfarrea, Hernaniko dultzaineroak, Zubietako Joaldunak eta trikitilariak. Hala, herri bazkarirako unea heldu zen. Bazkaria Zabalsoro frontoian egin zen eta bertan «280 bat lagun» elkartu ziren.
Egitarauarekin jarraiki, arratsaldean hainbat trikitilarien partaidetzarekin erromeria egon zen herriko plazan; eta jardunaldia borobiltzeko goizeko 02:00ak arte luzatu zen erromeri-afaria izan zen Burugorri Ostatuan. «Oso egun polita izan da eta datorren urtean errepikatuko dugu», agertu zuten antolakuntza taldetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.