Mendaro

Edukiontzi marroia irekitzeko txartela beharko da maiatzaren 12tik aurrera

El Diario Vasco

mendaro.

Sábado, 3 de mayo 2025, 21:30

Debako Udalak jakitera eman duenez, maiatzaren 12tik aurrera txartela derrigorrezkoa izango da Mendaroko hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko. Debabarreneko Mankomunitateak sustatutako neurri honen helburua biohondakinen kudeaketa hobetzea eta hauen bereizketa eraginkorragoa sustatzea da.

Publicidad

Sistema berrira egokitzeko prozesua errazteko, informazio-karpa bat jarriko da larunbat honetna txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak eta herritarren zalantzak argitzeko asmoz. Horrez gain, maiatzak 8, 9 eta 10 Lokal Txurian (Jubilatuen etxearen ondoan) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko: ostegun eta ostiralean: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00; eta larunbatean: 10:00 - 14:00.

Txartelak eskuratzeko

Kontuan izan behar da orain arte poltsa konpostagarriak eskuratzeko txartela erabiltzen zutenek, etxean jasoko dutela txartel marroia, informazio-gutun batekin batera. Txartelik ez dutenek, berriz, aipatutako data eta ordutegietan informazio-bulegoetara joan beharko dute hura eskuratzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, herritarren arreta bulegoetara gerturatu edo 629 031 252 telefonora dei daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad