Borrar
Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertsopapera eskuan duela. DV
IV. Txirristaka bertsopaper lehiaketarako lanak maiatzaren 30era arte aurkez daitezke
Mendaro

IV. Txirristaka bertsopaper lehiaketarako lanak maiatzaren 30era arte aurkez daitezke

Gazteen artean bertso jarrien idazketa eta bertsolaritza sustatzeko aurtengo sariketak gai librea eta hiru kategoria ezberdin izango ditu

Jabi Leon

Mendaro

Jueves, 17 de abril 2025, 17:12

Mendaroko Udalak eta In Leike kultur elkarteak herriko bertsolari eta idazle handia izan zen Eusebio Mugertza 'Txirristaka'ren omenezko laugarren bertsopaper lehiaketa antolatu dute elkarlanean, beti ere, «gazteen artean bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin».

Aurtengo sariketaren gaia librea izango da eta lan guztiak euskaraz idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean.

Aurreko edizioetan bezala, IV. Txirristaka bertsopaper lehiaketak adinaren araberako hiru kategoria izango ditu: A kategoria 2011 urtean (edo ondoren) jaiotakoentzat izango da, eta bertan Debabarreneko umeek bakarrik parte hartu ahal izango dute (gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte).

B kategorian, berriz, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta lau bertso gutxienez eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte. Maila honetan Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute.

In Leike kultur elkartetik azaldu dutenez, «iazko edizioan ez genuen kategoria honetan batere lanik jaso, tamalez. Marka hori ez errepikatzea gustatuko litzaiguke eta horregatik 15 eta 18 urte bitarteko gazteak parte hartzera animatu nahiko genituzke, bereziki».

C kategorian, azkenik, 2006an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta elkarrekin nolabaiteko batasuna duten 8-12 bertso osatu beharko dituzte. B sailean bezala Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute hemen ere.

Sariak eta epeak

Mendaroko IV. Txirristaka bertsopaper sariketako antolatzaileek bi sari banatuko dituzte kategoria bakoitzeko bi lan onenen egileen artean: 100 eta 50 euroko kultura bono bi A kategorian; 200 eta 150 euroko bi sari B kategorian; eta 1.000 eta 500 euroko beste bi C kategorian.

In Leike kultur taldeak proposatuta, bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute epaimahaia: Irune Basagoiti, Eneko Beretxinaga eta Aitor Zubikarai. Lanak aurkezteko epea datorren maiatzaren 30era arte egongo da irekita.

Parte hartzera animatzen direnek bide ezberdinak izango dituzte okasiorako prestatutako lanak (eta eskatutako bestelako datuak) aurkezteko: postaz (Mendaroko Udaletxera bidalita), e-mailez ([email protected] helbidera) edo Udaleko webgunean argitaratutako galdetegiaren bitartez.

Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere. Behin saria ordainduta, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diote Udalari , lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean. Udalak saritutako lanak bere kabuz edo hirugarrenen bidez argitaratu ahal izango ditu, edozein bide eta modu baliatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco IV. Txirristaka bertsopaper lehiaketarako lanak maiatzaren 30era arte aurkez daitezke