Soraluze

Deba Bailarako Txistulari Eguna ospatuko dute gaur kalejira, kontzertu eta bazkari batekin

J. L.

soraluze.

Viernes, 9 de mayo 2025, 20:01

Diadar txistulari taldeak antolatuta, Deba Bailarako Txistulari Eguna ospatuko da gaur Soraluzen.

Publicidad

Jardunaldi honetan 40 bat txistulari elkartuko dira. Horien artean Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Soraluze, Oñati, Deba, Elgoibar eta Eibarko ordezkariak izango dira; eta beraiekin batera, bailara kanpotik etorritako txistulariak ere (Ondarroa eta Altsasutik etorriko dira).

Edonola ere, Deba Bailarako Txistulari Egunaren harira antolatutako programa abiatzeko, bildutako musikarien kalejira izango da, 10:30etik aurrera, herrigunean zehar. Horren ondoren txistulariek hamaiketakoa egingo dute eta hori amaitzerakoan (12:30ean) kontzertua eskainiko dute eliz atarian.

Emanaldi horretan zortzi pieza joko dituzte: 'Eibarko kontrapasa', 'Gorbeako Gurutzea', 'Atsegina', 'Mendiko Soñuak', 'Botecito', 'Gernikako Arbola', 'Ezozi trilogia' eta 'Agur Jaunak'.

Guarko jardunaldia borobiltzeko txistulariek elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horretan, Juan Jose Arrieta eta Imanol Lopez Soraluzeko txistulari beteranoak omenduko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad