
Secciones
Servicios
Destacamos
Astearte honen goizean martxan jarri du Irungo Udalak Euskaren Hilabetearen bueltan antolatutako programa. Urtero bezala, haur eta gaztetxoen motibazioan eragiteko xedea du egitasmoak, eta aurtengo leloarekin taldean lan egitearen aldeko aldarria zabaldu nahi izan dute. Horretarako, Irunen bagara, zu ere bazara, izan gaitezen! lelopean antolatu da egitasmoa, udazkenean egin zen Euskaraldiari keinu eta aitortza eginez.
Miren Echeveste Euskara ordezkariak azaldu du aurtengo egitaraua inoiz baino bereziagoa dela eta denetarik eta denontzat sortutarako egitaraua dela: «Oso pozik gaude aurten euskararen hilabeterako programatu dugun egitarauarekin. Antzerki-lan apartak lotu ditugu eta espero dugu gure hiriko haur eta gazteek ongi pasatuko dutela, baita mintzodromoaren bitartez beren adineko beste gaztetxo batzuekin euskaraz hitz egiteko aukera baliatuko dutela ere, edo parkean euskaraz jolastuko dutela, edo Familia Olaren bitartez gauzak ikasiko dituztela. Eta, helduagoentzat, zinema beti da aukera ona euskarazko sormena deskubritzeko, hala nola Laburbirako film laburren bitartez. Eskaintza zabala da, eta irundarren gustukoa izango dela uste dugu».
Zinegotziak datozen asteetan Amaia KZn 4.000 ikasle baino gehiagok hainbat antzezlan ikusiko dituztela nabarmendu du. Baita ere Haurrak Parkean programaren aldeko apustua. Martxoko asteazkenetan Nagore Laffage parkean, Palmera Monteron, eta Partxis parkean; ostiraletan, Arbium plazatxoko frontoi estalia, Katean, eta San Juan plazan. Alde batetik, 17:00-18:00etara; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat (gurasoetako bat egotea beharrezkoa da) euskaraz jolasteko tresna eta dinamikak eskeiniko dira; bestetik, 18:00-19:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat proposamena burutuko da.
Aipamena ere mintzodromoari, izan ere Iñigo Gaitón teknikariak adierazi du eskaerak erabat gainditu duela egindako aurreikuspena. Bi saio antolatuko dira ahalik eta partaidetza handiagoa bermatzeko eta udazkenari begira beste bi egiteko asmoa dago oraingoan plaza lortzerik ez dutenentzat. «Arrakasta ikusita, oso adi egongo gara datorren urteko antolakuntzari begira», aurreratu du Gaitónek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.