Borrar
Haurren danborradak musikaz eta kolorez beteko ditu kaleak larunbat honetan. Desfilea 17:00etan aterako da Herriko plazatik. UDALA
Haurren danborrada kaleen jabe egingo da larunbat arratsaldean, bere 60. urteurrenean

Azkoitia

Haurren danborrada kaleen jabe egingo da larunbat arratsaldean, bere 60. urteurrenean

280 haur inguru aterako dira Umore Onak eta Tata Elkarteak antolatutako ekitaldi berezian. Desfilea 17:00etan aterako da Herriko plazatik

Sara Utrera

Azkoitia

Jueves, 24 de abril 2025, 20:44

Haurren danborradak musikaz eta kolorez beteko ditu kaleak bihar arratsaldean. Ospakizun berezia izango da, diamantezko ezteiak betetzen dituelako. Umore Ona 1940an sortu zen, eta elkarteak estrainekoz 1965ean antolatu zuen haurren danborrada bere 25. urteurrena ospatzeko asmoz. Azkoitiarren hainbat belaunaldik hartu dute parte aurten 60 urte betetzen dituen ekitaldi berezi honetan. Hasiera batean, Pazko Igandean egiten zen, baina gizartearen bilakaera eta ohituren aldaketak direla eta, 2013tik aurrera astebete geroago ospatzen da.

Umore Onak eta Tata Elkarteak dena prest dute jada. Larunbatean 280 haur inguru aterako dira danborradan. Nobedade gisa, aurtengoan, gastatzaileekin batera, desfilea irekiko duten hamar mikeletek parte hartuko dute.

Gastadoreekin batera, Umore-Onak, Zalduntxoek, Abarketariek, Pelotariek eta Sukaldariek osatuko dute desfilea. Partaide izango dira, halaber, Lapitzeroa, paelleroak eta sukaldari txikiak, txorizoak soinean dituztela.

Konpainiek, besteak beste, Xoxote, Diana edo Umore Ona joko dituzte. Eta Miguel Mari Azpiazuren San Martin Martxa ere entzungo da, Javier Saénz Kixonak eta Musika Bandak moldatua. Herriko plazan, Azkoitia martxa jotzen duten bitartean, alkateak herriko bandera altxatuko du.

'Pilotaren sehaska' tituluari ohore eginez, aurtengo karrozak pilotaren mundua irudikatuko du. Karrozarekin batera, eguraldiak laguntzen badu behintzat, erraldoiak aterako dira. Pilotari figura irudikatzen duten bi erraldoi, hain zuzen. Hala erabaki da 60. urteurreunari ukitu berezia emate aldera.

Topagunea Herriko plazan izango da arratsaldeko 16:30ean parte hartzaile guztientzat, eta danborrada 17:00etan aterako da Herriko plazatik.

Ibilbidea

Ibilbideari dagokionez, Herriko plazatik irten eta Plazaberri zeharkatu ostean, lehenengo geldialdia Balda plazan egingo dute partaideek. Handik, zubitik, Ibaiondo zeharkatu, eta eliza atarira helduko dira berriro Herriko plazara bueltatu eta bertan bigarren geldialdia egiteko. Ondoren, Umore Ona elkarte aurrean meriendatu eta Aizkibel kaletik barrena, Kale Nagusian sartuko dira eta handik Gurea pilotakura joango dira aurtengo danborradari itxiera emateko.

Euria egingo badu, danborradak ez du geldialdirik egingo ez Balda plazan, ez Herriko plazan. Ibilbidea zuzenean egin eta Gurea pilotalekura joango dira danbor-joleak, eta frontoian hainbat musika pieza joko dituzte.

Hitzordu berezi honetarako entseguak joan den martxoaren 31n hasi ziren; bihar, hilak 26, haurrek ia hamar saioetan prestatzen aritu diren guztia erakutsiko diote herriari.

Bideo berezia

Tata Danborrada elkarteak Azkoitiko Umeen Danborradak 60 urtetan izan duen bilakaera erakusten duen bideoa prestatu du. Bideoan agertzen diren piezak Candido Beristain musikari azkoitiarrak konposatu zituen: 'Gazteak' umeen danborradari eskainia eta 'Umore Ona' izen bereko elkarteari.

IBideoa ikusgai dago 'FESTAK. YT' youtubeko profilean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurren danborrada kaleen jabe egingo da larunbat arratsaldean, bere 60. urteurrenean