Borrar
Latz Taberna taldea txapelketako Koparekin eta Txurdinekin garaipena ospatzen. AMAXKAR
Latz Taberna garaile Zarauzko hondartzan

Zarautz

Latz Taberna garaile Zarauzko hondartzan

Azkoitiko taldeak 4-4 berdindu zuen Kosta Hortz Klinikaren aurka Kopako finalean, eta penaltietan eskuratu zuen garaipena

Sara Utrera

Azkoitia

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:45

Larunbatean jokatu ziren Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketaren 80. edizioko finalak, non Latz Taberna azkoitiar taldea finalera iritsi zen. Guztira 10 partida jokatu ziren Zarauzko hondartzan giro ezin hobean, lau senior mailan eta sei Eskola Kirolaren barruan.

Kopan, gizonezkoen senior mailan, Latz Taberna izan zen garailea. Azkoitiko taldeak 4-4 berdindu zuen Kosta Hortz Klinikaren aurka, eta penaltien txandan eskuratu zuen garaipena.

Urriaren 6an abiatu zen aurtengo Hondartzako Futbol txapelketa Zarautzen 28 talderekin, 18 gizonezkoenak eta 10 neskenak. Bederatzi jardunaldi jokatu ziren otsailera bitartean eta gero etorri ziren liga eta kopako norgehiagokak. Beste urte betez, sasioi betean dagoela erakutsiko du txapelketan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Latz Taberna garaile Zarauzko hondartzan