
Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
Miércoles, 28 de diciembre 2022, 00:01
Urte sasoi honetan, haurrek hainbat egun izan ohi dituzte familiaz eta aisialdiaz gozatzeko. Hori dela eta, udala ere saiatu da umeen gozamenerako Gabonetako oporraldian hainbat ekintza antolatzen. Gabonetako jolas parkea, zinema, Izarren behaketa eta Kantu kolore ikuskizuna izango dira ohiko Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen bisitez gain.
Aurtengo Gabonetarako ekintza ugari antolatu dituzte udalak eta Kulturaz kooperatibak herriko haur eta gaztetxoentzat. Beraz, urtarrilaren 8a bitartean, hainbat ekintza izango dituzte aukeratzeko: Jada, atzotik martxan da Gabonetako parkea Izarraitz frontoian. 15:30ean, 17:00etan eta 18:30ean izango dira txandak.
Gaur, asteazkena, abenduak 28, 'Izotzetako erregina' filma ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian, 16:30ean.
Datorren astean, urtarrilaren 2an, izarren behaketa aurreikusita dago. 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da horretarako aukera, beti ere, zerua garbi izanez gero. Izarraizko Atea Parkean da hitzordua. Aurrez izena eman behar da parte hartzeko.
Urtarrilaren 3an, ,asteartean Kantu kolore ikuskizuna eskainiko da, Soreasu antzokian. 17:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude kulturaz.eus atarian.
Behin ekitaldi horiek igarota, dagoeneko txikitxoak Errege Magoen zain jarriko dira. Aurrez ordea, hauen laguntzaileak ikusteko aukera izango da. Urtarrilaren 4an, asteazkenez, erregen laguntzaileak udaletxeko arkupetan izango dira haurren eskutitzak jasotzen, 17:30etik aurrera.
Ondoren. urtarrilaren 5ean, iritsiko dira Errege Magoak. Harrera 17:30ean egingo zaie, Burdinbidearen Euskal Museoan. Gero, kalez kale ibili ostean, 20:00etan, plazan izango dira.
Gabon ekintzekin amaitzeko, urtarrilaren 8an 'Nire zirkua' filma botako dute Soreasu antzokian, 16:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.