Borrar
Valentin Odriozola, txapelarekin, beste bi harakin sarituekin batera. Eskubian, Da tabernako ordezkariak txapela eta sariarekin, Ertz eta mendizabalekoekin eta antolatzaileekin batera. UDALA

Azpeitia

Odriozola harategikoa eta DA tabernakoa, Gipuzkoako eta Azpeitiko hanburgesa onenak

Laugarrenez egin zen lehiaketa eta Gipuzkoa osoko 17 harakinek eta herriko hamar tabernarik hartu zuten parte

E. A.

Azpeitia.

Lunes, 26 de mayo 2025, 20:47

Azpeitian ospatutako hanburgesa txapelketetan bi sari nagusiak etxean gelditu dira aurten. Laugarren urtez jarraian egin da Gipuzkoako Hanburgesa Txapelketa eta garagardo dastaketa, eta berrikuntza gisa, Azpeitiko hanburgesa onenaren txapelketa ere gehitu dute. Bi kasuetan, irabazleak Azpeitikoak izan dira: Odriozola harategiak lortu du Gipuzkoako hanburgesa onenaren saria, eta DA tabernak, berriz, Azpeitiko hanburgesa onenarena.

Epaimahaikideek arratsaldean zehar dastatu zituzten 17 harategiek aurkeztutako hanburgesak, eta 20:30ak aldera jakinarazi zuten epaia. Odriozolak prestatu zuen haragia «originala» izan zen, ohikoak ez diren osagaiekin, eta pozarren jaso zuen saria bertako Valentin Odriozolak.

Ibarrako Tolosa harategiak eskuratu zuen bigarren postua, eta hirugarrena, iazko irabazlea izan zen herriko Ermela urdaitegiak.

Estreinakoz Azpeitiko lehen hanburgesa txapelketa ere izan zen hitzordua. Hamar jatetxe eta taberna izan ziren lehian. DA tabernak eskuratu zuen lehen postua, Aitor Arangurenek ordezkatuta. Haien hanburgesa berezia «focaccia ogiarekin, Xoxote gaztarekin eta txuleta haragiarekin» osatu zutela adierzi zuen. Ostegunetik aurrera, hanburgesa hau beren kartan izango dutela ere aurreratuz. Bigarren postuan Ertz taberna sailkatu zen eta hirugarrenean, Mendizabal jatetxea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Odriozola harategikoa eta DA tabernakoa, Gipuzkoako eta Azpeitiko hanburgesa onenak

Odriozola harategikoa eta DA tabernakoa, Gipuzkoako eta Azpeitiko hanburgesa onenak