
Getaria
Antxua eta arrantza, protagonistak asteburuanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Antxua eta arrantza, protagonistak asteburuanOstiraletik igandera antxua eta arrantza protagonistak izaten ari dira Getarian. Atzo arrantzari lotutako ekimen ezberdinak burutu ziren moilan eta gainera berdela eta antxuaren kanpainak nola doazen ezagutzera eman ziren.
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordea Antxua Eguneko ekitaldietan parte hartzera etorri zen eta berak jakitera eman zuenez, berdelaren kanpainan, Estatuko 25.006.750 kiloko kuotatik 18.255.963 kilo harrapatu dira apirilaren amaierarako, kuotaren % 73 inguru, alegia. Antxoaren kasuan, Estatuko 28.610.515 kiloko kuotatik 8.565.011 kilo harrapatu dira apirilaren 30era arte Estatu mailan, hau da, Estatuko kuotaren % 30 inguru kontsumitu da. Euskadiri dagokionez, kosteraren erdian, Euskadiko lonjetan 3.073.611 kilo lehorreratu dira.
Berdelaren kasuan, Estatu mailako harrapaketa guztietatik 9.230.000 kilo lehorreratu dira Euskadiko lonjetan, eta kiloko 2,10 euroko batez besteko prezioan atera dira enkantean. Iaz lehorreratu ziren kopuruekin alderatuta (9.206.000 kilo) eta batez beste kiloko 1,34 euroan saldu zirela kontuan hartuta, ikusten da gure lonjetako lehorreratzeak mantendu egin direla, eta Estatu osoko harrapaketen % 50 inguru izan dira.
Antxoaren kosteraren lehen zati honetan, albiste positiboa da antxoa harrapaketen batez besteko prezioaren gorakada esanguratsua, 2 eurotik gorako batez besteko prezioarekin, eta horren arrazoia da harrapatutako antxoaren tamaina handiagoa dela, prezio handiagoa ordaintzeko gai den kontserba-industriak gehien estimatzen duena izanik.
Azkenik igande honetan Arrantzale Egunean hau da prestatutakoa. 10:45ean Arrantzaleen meza Salbatore abesbatzak abestuta. Zuzendaria: Jesus Aldalur. Ondoren, Itsas bedeinkapena Artzapen. Jarraian, arrantzale zaharrei omenaldia. 11:00etan Gipuzkoako Trainerilen ligako 4. jardunaldia, XIII. Antxua Eguna bandera. Arratsaldean, 18:00etan Herri kirol erakustaldia frontoian (eguraldi txarra egingo balu, kiroldegian). Aizkolariak: Iker Vicente, Ugaitz Mugerza, Julen Alberdi 'Txikia' eta Mikel Larrañaga. Harrijasotzaileak: Xabat Olaizola, Pablo Azpiazu, LIerni Osa eta Ainitze Zumeta. Bitartean, Irulitxa txarangak girotuko ditu herriko kaleak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.