
Getaria
Ostiral honetan Antxua Eguna ospatuko da herrianSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Ostiral honetan Antxua Eguna ospatuko da herrianGaur ospatuko da Getarian Antxua Eguna eta urteroko legez, igandeko Arrantzale Egunarekin lotuko da. Asteburuan ekimen ugari izango dira.
Gaur, 12:30ean XIII. Zilarrezko Antxuaren aipamenak banatuko dituzte Balenciaga Museoan. Arratsaldean, 18:30ean Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia, Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. Ondoren 'EinGo' taldeak girotuko du arratsaldea.
Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara antxoa dastaketa frontoian, musikaz girotuta (antxoa parrilan, txakolina, sagardoa txotxetik eta artisau garagardoa). Bihar ere jarraipena izango du festak. Goizean moilan, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik hainbat ekimen izango dira: Izan Arrantzale, 6-12 urte bitarteko umeentzat doan; 10:00-11:30, itsas-eskulanak; 11:30-12:30, itsas-esperimentuak; 12:30-14:00 arrantza tailerra; 10:00-14:00 Getariako saregileen lan erakusketa; 11:00-13:30, sokamakina tailerra Albaolaren eskutik. 12:00etatik aurrera Deiadar txarangak kaleak girotuko ditu.
Arratsaldean ondorengo egitaraua egongo da: 18:00etan Euskal Mitologia haur jokoak frontoian (eguraldi txarra egingo balu, udaletxe azpian eta Berdura Plazan). 19:00etan Salbatore eta Ganbara abesbatzen kontzertua, Salbatore Deuna elizan. Herriko abesbatza Jexux Aldalurrek zuzenduko du eta lehendabizi 'Ave Maria' abestuko dute, bakarlaria Karmele Martiarena, organoan Josu Txapartegi, eta biolina jotzen Iraia Aizpuru izango dituztelarik. Ondoren 'Salbe Erregina' abestuko dute. Oñatiko Ganbara Abesbatzak 10 abestirekin osatutako emanaldia ekarriko du elizara eta zuzendari lanetan Aitor Bidain-Bidarte izango dute.
Igandean Arrantzale egunerako hau prestatu dute; 10:45ean arrantzaleen meza Salbatore abesbatzak abestuta. Ondoren, Itsas bedeinkapena Artzapen. Jarraian, arrantzale zaharrei omenaldia. 11:00etan Gipuzkoako Trainerilen ligako 4. jardunaldia, XIII. Antxua Eguna bandera. Arratsaldean, 18:00etan Herri kirol erakustaldia frontoian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.