Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Besteak beste, Dali Museoa bisitatuko dute Figueresen.
Jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Costa Bravara mutrikuarrekin

Getaria

Jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Costa Bravara mutrikuarrekin

Gironara joango dira ekainaren 2 eta 6 bitartean, eta izena eman daiteke Laboral Kutxan maiatzaren 2ra bitartean

Viernes, 25 de abril 2025, 20:51

Getariako Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak bidaia berri bat antolatu du ekainaren 2tik 6ra burutuko dena. Costa Bravara (Girona) joango dira bidaiariak, baina ez dira bakarrik joango, bidaia mutrikuarrekin batera antolatu baitute.

Izena ematean, 482 euroko ordainketa bat egin behar da Laboral Kutxako kontu honetan: 1920009799 Bidaiak zenbakian. Maiatzaren 2a baino lehen egin behar dute.

Ohikoa denez, antolatu duten egitarauak eskaintza zabala dauka, museoak, bisita gidatuak, bidaiak, bazkariak... eta, han dauden bitartean, Don Juan Hotelean (Lloret de Mar) egongo dira, pentsio osoan.

Hona hemen prestatutakoa, egunez egun: Ekainaren 2an, astelehena, egingo dute Costa Bravara bidaia. Ekainaren 3an, Figueresera (Dali museoko sarrera barne) eta Cadaquesera bisita. Ekainaren 4ean, Girona, hirira bisita gidatua (bazkaria barne). Ekainaren 5ean, Tossa de Marrera bisita eta azkenik ekainaren 6an Getariara itzuliko dira bidaiariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Costa Bravara mutrikuarrekin