Getaria
Maiatzean ospatuko du Getariko Gazte Asanbladak bere urteurrenaSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Maiatzean ospatuko du Getariko Gazte Asanbladak bere urteurrenaJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:04
Maiatzaren 17an XVII. urteurrena ospatuko du Getariko Gazte Asanbladak. Larunbat horretarako ekintzaz beteko egun berezia prestatzen ari dira. Eguerdiko 14:00etan ekingo diote egitarauari eta bazkaria egingo dute. Bazkal ostean, bingo musikatua prestatu dute Iturrisen eskutik. Amaitutakoan, GGA Zazta izango da. Azkenik, urteurren eguna biribiltzeko, kontzertuak izango dira 22:30etik aurrera: Obego, Las Moskas Retrompeteras eta sorpresa bat.
Bazkarira joan nahi dutenek tiketak erosi behar dituzte Harritarten edo 688606865 (Itsaso) telefonoan.
Maiatzaren 17ko urteurren festaz gainera, hiru dokumentalen proiekzioa antolatu du Getariko Gazte Asanbladak. Lehenengo ikus-entzunezkoa maiatzaren 4ean izango da, arratsaldeko 18:30ean: 'Infiltrats'. Kataluniako mugimendu sozialetan izandako infiltrazio polizialei buruzko dokumentala da. Agenteek harreman intimoak izan zituzten aktibistekin, eta adituen testigantza eta analisien bidez, praktika horien ondorio etiko, legal eta emozionalak aztertzen ditu.
Bigarren emanaldia, berriz, 'Aske bizi' izango da, maiatzaren 11n 18:30ean: Xabier Madariagak aurkeztutako proiekzioa da, LGTBIQ+ kolektiboko kideen bizipen eta adierazpenak batzen dituena. Azkenik, hilaren 24ean, ordu berean 'Historias de orgullo' proiektatuko dute, Euskadiko LGTBIQ+ kolektiboari buruzko dokumentala: mugimenduaren hasiera, egungo egoera, lortutako eskubideak, helmugak...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.