Getaria
San Ixidro jaiak ospatu dituzte Mia auzoanGetaria
San Ixidro jaiak ospatu dituzte Mia auzoanJoan den ostegunean hasi eta igandera bitartean, Getariako Mia auzoan San Ixidro Jaiak ospatu dituzte. Lau egunetako egitaraua prestatu zuen auzoko festa batzordeak eta herritar ugari joan dira bertara festa giroaz gozatzera. Maiatzak 15ean ospatzen da San Ixidro eguna eta Mian goizeko 10:00etan txupinazoa eta ikurriña igoerarekin jaiei hasiera eman zitzaion, Gazte Alaiak txistularien dianak lagunduta. Ondoren, 11:00etan elizkizuna eta prozesioa egin zituzten (Isidro Deunaren irudiarekin) eta jarraian elkarte inguruan txakolin dastaketa txerriki erreaz lagunduta. Mus Txapelketa Azkarra, haur jolasak, triki afaria, sagardo dastaketa txerriki erreaz lagunduta, patata tortilla lehiaketa, Gure Txeruko dantzarien emanaldia, bazkaria edo erromeriak izan dituzte egunetan zehar, besteak beste, giro ederrarekin beti.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.