Orio
Tokiko produktuekin festa bat prestatzen ari dira bisiguarena ordezkatzeko
Secciones
Servicios
Destacamos
Orio
Tokiko produktuekin festa bat prestatzen ari dira bisiguarena ordezkatzekoAntxon Etxeberria
orio.
Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:30
«Gaurkoa ez da egun tristea», nabarmendu nahi izan zuen Anuska Esnal Orioko alkateak atzo aurten Bisiguaren festa egingo ez dela iragarri zuenean. «Zaintzen duen herria garela (edo izan nahi dugula) diogu, eta erabaki honek asmo horri erantzuten dio: gure ondarea zaintzeko dugun ardurari». Hala, Bisiguaren Festa antolatuko ez bada ere, Udala eta eragileak lanean ari direla nabarmendu zuen, goi-denboralditik kanpo, tokiko produktuekin eta herritarrei zuzenduta egingo den festa bat prestatzeko.
Orioko Udalak eta Bisiguaren Festa antolatzen duten eragileek agerraldia egin zuten atzo goizean, aurten ez dela Bisiguaren Festa egingo azaltzeko. Izan ere iaz, bisiguak lortzeko zailtasuna ikusita eta tokiko produktua erosi eta kontsumitzeko konpromisoari erantzunez, otordu-kopurua erdira murriztea erabaki zuten antolaketa-taldeko kideek, aho batez. Aurten, gogoetaren emaitza beste bat izan da: «Udaleko bi alderdiek, teknikariek, parrilleroek eta arrandegiko langileek adostuta, aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dugu, Bisiguaren Festa antolatzeko baldintzak betetzen ez direla ikusita», adierazi zuen alkateak.
Garciaren hitzetan, Bisiguaren Festak hiru ardatz nagusi ditu: parrilleroak, bisigua eta jatetxearen logistika-enpresa. Eta hirurak zalantzan zeudelako hartu dute erabakia. «Bisiguaren Festa Orioko Udalak eta eragileek elkarlanean antolatutako festa da. Horregatik, elkarrekin egin dugu hausnarketa-prozesua, eta hartutako erabakia ere adostasunez hartu dugu».
Agerraldia zimitorioan egin zuten, eta han bildu ziren Anuska Esnal Orioko alkatea, Udaleko ordezkari politiko Iñaki Makazaga eta Lourdes Salsamendi, Adrian Garcia turismo-teknikaria, Igor Manterola Oriomar arrandegiko arduraduna eta zenbait parrillero: Katxina jatetxeko Joxe Miel Zendoia, Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga eta Orioko Barrako Tati Guerra, eragileekin batera.
Orio historia eta istorio oparoak dituen herria dela esanez hasi zuen aurkezpena Esnalek, eta Bisiguaren Festa ere historia horren ondarea dela azalduz. «Duela mende asko, baporeak agertzen hasi zirenean, arrantza-ontziak urrunago joaten hasi ziren arrain bila, eta ikatza, sua eta arraina ontzian bertan zeukatela aprobetxatuta, parrillak erabiltzen hasi ziren. Janaria prestatzeko modu hori lehorrera ekarri zuten gerora, eta horrela sortu ziren lehen erretegiak», kontatu zuen. Erretegiak hedatu ahala, Oriok arraina prestatzeko modu propio bat garatu zuen. «Orioko estilo hori goraipatzeko eta sustatzeko makina bat ekimen egin ditu Orioko Udalak, hainbat formatutan», jarraitu zuene. Eta horietako bat izan zen 1999an sortu zen Bisiguaren Eguna izeneko erretegien parrilla-lehiaketa. 2008an, berriz, Orioko plaza jatetxe erraldoi bihurtzen hasi zen, Bisiguaren Festa izenpean. Aurten ez da halakorik izango, baina Esnalek agertu zuen moduan: «Plazako parrillak itzalita daude. Jatetxeetako parrillek piztuta jarraitu dezatela», itxi zuten agerraldia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Cork busca turistas en el norte de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.