Borrar
Usurbilgo Udala
«Nerabe, gazte eta kultur zaleen elkarlanerako» aterpea
Usurbil | Arrobitxulo

«Nerabe, gazte eta kultur zaleen elkarlanerako» aterpea

Gazteek identifikatutako beharrei erantzuteko proiektua aurkeztu dute. Urtebeteko prozesu parte-hartzailea du atzean

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 24 de febrero 2025, 11:59

Orain arte Elkargune gisa ezagutu denari buelta bat emanda eta azken urteko prozesu parte-hartzaile batean herriko gazte eta eragileen iritzia entzunda, Usurbilgo «nerabe, gazte eta kultur zaleen elkarlanerako» aterpe izango den Arrobitxulo aurkeztu zuten larunbatean. Zehazki lau eragilek hartu dute parte udalaren babesarekin eta bos helburu finkatu dituzte: sen komunitarioarekin aritzea; elkarlanean jardutea; euskal kulturgintza hauspotu eta transmisioa bermatzea; askotariko jardun eta eskaintza bermatzea; gazteen beharrak asetzea eta herritar aktibo bihurtzea.

Eraikinak hiru espazio nagusi izango ditu. Batetik, areto nagusia, gazte mugimenduaren jardunerako erreferentziazko gunea izango da, kontzertuak, asanbladak eta, oro har, jarduera jendetsuak egiteko balioko du. Oholtza, soinu-ekipoa, komunak eta sukaldea izango ditu. Bestetik, aisialdi gunea Gaztelekuko eta Ziortzako gazte eta nerabeentzat erabilera libreko espazioa izango da. Sormen guneak, berriz, soinu gunea, gune digitala, ispilu gela eta gune narrasa izatea nahi dute.

Erabiltzaile aldetik lau profil finkatu dituzte: kideak, aktiboak diren eragileak, modu puntualean parte hartuko duten eragileak eta herritarrak. «Modu horretara, inplikazio maila desberdinetan parte hartzeko aukera emango da», xehatu dute.

Urtebeteko prozesua

Arrobitxulo emaitza eman duen partaidetza prozesuaren abiapuntua Usurbilgo Aztarrika gazte mugimenduak herriko gazteen egoera ikertzeko egindako hausnarketa lana da. Pandemia osteko errealitatea mahai-gaineratzea izan zuen helburu eta, besteak beste, « herriko sortzaileen jardunerako, kultur emanaldiak programatzeko eta gazteen arteko harremanak sustatzeko» gune bat behar zutela ondorioztatu zuten.

Gaia lantzeko urtebeteko prozesuan bost saio ireki egin dira, baita talde motorraren hileroko jarraipen bilerak. Era berean, bestelako esperientziengandik ikasteko irteerak antolatu dira, besteak beste, Oñati edo Errenteriara « nerabe eta gazteen ekarpenak jasotzeko lanketa propio» modura.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Nerabe, gazte eta kultur zaleen elkarlanerako» aterpea