Las 10 noticias clave de la jornada
Josetxo Perez

Antton Telleriak 'Ninini' Andoainera eramango du ostiralean

Tolosarraren bigarren bakarrizketa da eta sarrerak 4 euroan lor daitezke

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 26 de mayo 2025, 13:09

Antton Telleria (Tolosa, 1993) aurkezle eta umoregilea Andoainen izango da ostiralean 'Ninini' bakarrizketarekin. Udazkenean estreinatuta, herriz herri eraman du umorea tolosarrak, egoera inkomodoak ederki baliatuta algarak sortzeko. Tartean «nazioarteko bira» eta guzti, Madril eta Bartzelonan izan baita. Emanaldia Bastero Kulturgunean izango da ostiral honetan 19:30ean eta azken sarrerak oraindik eskura daitezke 4 euroko prezioan.

Publicidad

Bigarren ikuskizun honek lehenarekin «zerikusi gutxi» duela aurreratu zuen zabalpenean. «Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. Ninini egolatriari eginiko oda bat da». Gaien artean egongo omen dira bere buruarekin duen harremana, bere izena, bikotekidea, komikoa izatea eta bertsolaria ez izatea.

«NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforfikoki eta metaforikoki soilik, denon hobe beharrez».

2021eko apirilean eskaini zuen Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketako lehen emanaldia. Ordutik ia bi urtez 55 emanaldi baino gehiago eskaini zituen eta guztietan zuzentasunaren mugak sarri-sarri esploratu ditu eta gutxi izan dira jorratu gabe utzitako gaiak: psikologoak, ETA, Ertzaintza... eta ziurrenik polemika gehien piztu dutenak: irakasleak eta Eibar. Hura biribiltzeko Donostian egindako emanaldi bikoitza baliatuta, birako azkena, «euskaraz grabatutako lehen bakarrizketa» egin zuen. Tarte batean Filminen ikusgai izan ostean, egun YouTuben da. Bigarrenak, 'Ninini' emanaldiak «bidea» egin ostean, ez du atea itxi berriro grabatzeari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad