
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 19 de mayo 2025, 11:53
«Nagusiaren» aginduak itsu-itsuan jarraitzen dituzten Margareth (Aitziber Garmendia) eta George (Jon Plazaola) dira Txalo konpainiaren 'Arizona' antzezlaneko protagonistak, Mexikorekin muga «zaintzera» joandako bi boluntario. Egiazko gertakari eta ekimena ditu oinarri, bertatik umore dosi handiekin eta parodia mugaraino eramanez, eta hala ere errealitateak gainditu ditu bi aktoreek oholtza gainean erakutsitakoa. Ostiral honetan, maiatzak 23, Andoainen Bastero Kulturgunean, eta 19:30ean hasiko den emanaldirako azken sarrerak eskura daitezke oraindik webgune zein leihatilan 6 euroan.
«Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da. Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean», aurreratzen du Esteban Roel eta Kepa Errastik zuzendutako lanaren sinopsiak.
Testu originala Juan Carlos Rubiorena da, duela hamarkadatik gora idatzia, eta oinarrian George W. Bushen garaietako 'Minuteman' proiektua du, 2000 urtearen bueltan Jim Gilchrist aktibista estatubatuarrak Mexikotik heldutako migratzaileei mugak ixtea ardatz zuen diskurtsoa berrabiarazteko sortu zuena. «Antzerkiak bere ibilbidea izan zuen, biran ere ibili zen eta bertsio bat baino gehiago egon zen», oroitzen du Plazaolak. Hura euskaratu du Kepa Errastik, George eta Margaret protagonistak mantenduz, baina bestelako aldaketak ere gehituz. George [Plazaola] «sartu dioten ideologia eta mezuekin itsu-itsuan konbentzitua» dago, baina Margaretek [Garmendia] «galdera asko» botatzen ditu. Kontraste horrek eta, batez ere sortzen dituen isiltasun uneek, joko handia ematen dute. Ez da ohikoena eta hasieran aktoreei ere «pisutsu» egin zitzaizkien, baina argi dute «funtsezkoak» direla. «Hasieran gogorra egiten zitzaigun, isilik geratzean ez delako ezer gertatzen eta zulo handi bat sentitzen duzulako. Baina beharrezkoak dira, batez ere nire pertsonaiak hausnarketara bideratutako galderak egiten dituenean, zer erantzun ez dakienean». Esaterako 'zergatik hegoaldekoek ezin dute gurutzatu baina iparraldekoek bai?'. Hausnarketa une horiez gain, txisteen erremateak finagoak izan daitezen ere laguntzen du. «Komedia erritmoa da, musikalitatea, zehatza izan behar da. 'Arizona'-n bereziki ondo neurtuak egon behar direla konturatu gara», dio Plazaolak.
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.
Konpainia: Txalo.
Testua. Juan Carlos Rubio.
Data: Maiatzak 23, 19:30ean.
Sarrerak: 6 euro.
Bi aktoreek proposamena duela hiru edo lau urte jaso zuten lehen aldiz eta zalantza gutxi izan zuten. Batetik, testuaren mailagatik; bestetik, bazelako bolada bat elkarrekin ez zutela lanik egiten. Agenda arrazoiak eta bestelako proiektuak tartean, urtarrila arte ez zen posible izan. Entseguak gogo handiz hartu zituzten eta 'Arizona' «jolasordura» itzultzea bezala izan da. Uneak gaia lehen lerrora ekarri du «zoritxarrez», egun hedabideetan «tarte handia baitu» eta estreinatu zen aste berean izan baitzen Donald Trumpen bigarren inbestidura.
Erronka hartu izanaz pozik da Garmendia, «'Arizona' egitea terapeutikoa» izan delakoan. «Egun notiziak ikustea ia militantzia aktu bat da. Psikologikoki eta emozionalki porru eginda uzten gaitu. Errealitatea, egoera, izugarri gogorra eta gordina iruditzen zait eta gizartea eta mundua ulertzen lagundu dit». Hala, zaldibiarrak uste du «antzerkia eta komedia errealitatea islatzeko eta astintzeko arma oso eraginkorra» dela, besteak beste «errealitatea beste aurpegi edo tresna» batzuekin erakusten duelako. Bat dator Plazaola, antzezlanak barre eta algara artean «ezusteko baina beharrezko zaplaztekoa» ematen duelako, bereziki amaiera aldera. «Ikusleak ikusi duenari buruz iritzi bat eraiki du eta tentsioa sortzen du. Isiltasun ederra sortzen da».
Parodia muturreraino eraman dute bi aktoreek, eta hala ere motz geratzen dira. Juan Carlos Rubioren testu originala bihurrituz, moldatze lanean Kepa Errastiren esku finari kasu eginez –Esteban Roelekin batera zuzendari–, planteamendua erakuste hutsagatik desmuntatzen da. Hain esajeratua non erabat sinesgarri den.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.