
Secciones
Servicios
Destacamos
A.U.
Donostia
Domingo, 28 de abril 2024, 19:22
Etxepare Euskal Institutuak 578.000 euro bideratuko ditu aurten AT! euskal sorkuntza kanpoan zabaltzeko diru laguntzetara, lau deialditan banatuta. Lehena, antzerki, dantza, musika eta arte plastiko eta bisualetako sortzaileen mugikortasuna sustatzea helburu duen deialdia, dagoeneko argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta eskaera egiteko epea irailaren 30era bitarte egongo da zabalik, Etxepare Institututik jakitera eman dutenez.
Diru laguntza honen xedea da Euskal Herritik kanpo euskal kulturaren eta sormenaren posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzea, eta 2024. urtean zehar Euskal Herritik kanpoko jaialdi, kulturgune, programazio edo jarduera zehatzetan parte hartzeko mugikortasun gastuak, ostatua eta dietak ordainduko dira.
Azken urteetan bezala, deialdiak izaera automatikoa izaten jarraituko du, prozedura bizkortu eta sortzaileen ziurgabetasuna murrizteko asmoz. Horrela, laguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dira, aurrekontu zuzkidura agortu artem, eta ez da balorazio batzorderik egongo. Halaber, sortzaileen likidezia beharrei modu egokiagoan erantzuteko, ordainketaren erdia hasieran jasoko dute eskatzaileek, eta beste erdia, justifikazioa egin ondoren.
Diziplina artistikoaren arabera, lau prozeduratan banatu da deialdia, eta guztira 455.000 euro banatuko dira: AT! Antzerkia deialdian 148.000 euro, AT! Dantza deialdian 82.000 euro, AT! Musika deialdian 150.000 euro eta AT! Arte plastikoak eta ikusizkoak deialdian 75.000 euro.
Deialdia lehiarik gabekoa izan arren, aurreko urteetan erabili diren balorazio irizpideak oinarri hartuta, Etxepare Institutuak bilatzen dituen helburuen arabera puntuatuko da, jakinik helburu nagusia dela oinarrizko baldintzak betetzen dituzten proiektu guztiak laguntzea. Hala, honako hauek izango dira diru laguntzen kopuruak zehazteko irizpide ardatzak: jarduera hartuko duen testuinguruaren oihartzuna edo prestigioa, proiektuaren autofinantzaketa maila, euskararen presentzia proiektuan, genero irizpidea, eta eskatzailearen presentzia digitala.
Euskal Autonomia Erkidegoan errolda edo egoitza soziala duten pertsona fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak. Gainera, zabaldu nahi den lanaren komunikazio hitza euskara den kasuan, sozietate egoitza edo helbidea Euskal Herrian kokatuta duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira, hau da, egoitza Nafarroan edo Ipar Euskal Herrian dutenak ere.
Bigarren diru-laguntza deialdia, zinema eta literaturaren alorreko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru laguntzena (AT! Zinema, AT! Literatura), maiatzaren 6an argitaratuko da eta 30.000 euroko zuzkidura izango du. Laguntza honen bidez, diziplina horietako sortzaileek beren lana aurkezteko gonbidatuak izan diren ekitaldietan parte hartzeko ostatu eta garraio gastuak ordaindu ahal izango dituzte. Zinemaren kasuan, nazioarteko dimentsioa duten jaialdiak onartuko dira soilik, eta film laburrak aurkezteko bada, Oscar sarietarako puntuatzen duten festibalak bakarrik.
Halaber, maiatzean zehar, baina oraindik datarik gabe, irabazi asmorik gabeko nazioarteko kultur jarduerak sustatzea xede duen diru laguntza deialdia ere plazaratuko da: AT! Euskal kultura. Etxepare Euskal Institutuaren gainerako deialdien babesean laguntzarik jaso ez duten egitasmoak burutzeko eskatu ahal izango dira laguntza hauek, eta 30.000 euroko zuzkidura izango dute.
Amaitzeko, beste 63.000 eurorekin lagunduko dira literatura itzulpenak. AT! Literatura itzulpenak deialdia ere maiatzean zehar argitaratuko da, eta bi itzulpen jarduera lagunduko ditu: jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura lanak edozein hizkuntzatara itzultzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzetara itzultzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan errolda edo egoitza soziala duten pertsona fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak. Gainera, zabaldu nahi den lanaren komunikazio hitza euskara den kasuan, sozietate egoitza edo helbidea Euskal Herrian kokatuta duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira, hau da, egoitza Nafarroan edo Ipar Euskal Herrian dutenak ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.