Ostegunen honetan San Telmo Museoan egindako aurrestreinaldiarekin hasi du bere ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Ostiral honetan hasi eta apirilaren 11a bitartean, Euskal Herri osoko 51 herritan ikusi ahal izango da zortzi lanek ostatzen duten bilduma, «eduki zein estiloz desbedinak diren lanak», diote arduradunek. Guztira 97 minututako iraupena du emanaldiak eta ikusleei ahalik eta proiekzio aberasgarriena eskaini asmoz egin da aukeraketa.
Publicidad
Edizio honetan aurkeztutako 35 lanetatik 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateo), 'Hor konpon' (Jone Arriola) 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño, Iraia Yarto), 'Utlandsk' (Alba Lozano), 'Europa' (Ekain Irigoien) eta 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy) proiektatuko dira. Azken biak Goya sarietarako izendatuak izan ziren.
Zortzi film hauetako aktore eta protagonistak bildu ziren ostegunean Donostian, Primeran plataformak eta Taupa Euskaltzaleen mugimenduak antolatutako aurrestreinaldian.
«Hogei urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du», diote arduradunek.
Bi helburu nagusi ditu Laburbirak: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.