Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Juan Kruz Igerabide, liburua eskuetan duela

Arrazoi, kezka eta intuizioak dakartza Igerabideren bosgarren aforismo liburuak

Alberdaniak plazaratu du 'Noiz arte arrazoi', Koldobika Jauregiren ilustrazioekin. Artea, espiritualtasuna eta filosofia jorratzen ditu

Amalia Ibargutxi

Donostia

Lunes, 18 de mayo 2020

Liburu berria eman du argitara Juan Kruz Igerabidek: 'Noiz arte arrazoi' aforismo bilduma. Idazle adunarra «literaturaren maparen kartografo finenetariko bat» dela esanez hasi du Jorge Giménez Bech Alberdaniako editoreak aurkezpena, literatur genero denak sakon lantzeaz gain, mamia ateratzen badakiela nabarmenduta. Bere ustez, «pentsalaria du barruan idazleak, eta idazlearen barrenean dago, baita ere, pentsalaria», batez ere aforismoak lantzean ageri dena. Haiku eta poesiaren mugan mugitu omen da, tentsio horren gainetik azaleratuz 82 orrialdeko hausnarketa literarioa.

Ez da Igerabideren lehenengoa aforismoen alorrekoa. Hor daude lehendik 'Sarean leiho' (1994), 'Herrenaren arrastoan' (1998), 'Egia hezur' (2004) eta 'Labur txintan' (2017) liburuak. Lehenengo horrek, gainera, euskarazko poesiari Kritika Saria jaso zuen.

Esaldi literarioak dira aforismoak, haiku edo olerki baten hizkera poetiko beretik eratorritako beste aldaera bat. Sintetizazio ariketa handia burututako esaldiak izaten dira, beraz. Eta hala, ondo zorroztutako erreflexioz josia dago, ere bai, 'Noiz arte arrazoi'.

«Juan Kruz gogoeta filosofiko sintetikoa ekoizten duen pentsalaria ere bada –jarraitu du Giménezek–, eta estilizazioaren bidez zorrozten ditu bere arrazoi, kezka eta intuizioak, irakurlearen espirituan mantso eta leun sar daitezen, ez sententzia baten modu diktatorialean, baizik eta gogoeta-eragile gisan».

Bost gai nagusi

Bost multzotan banatu ditu liburuan jorratutako gaiak, nahiz eta abisatu duen ez dituela kategoria horietan banatu; beste liburuetan ez bezala, utzi die, oraingoan bai, orrialdeetan barreiatzen.

Horrela, gizartearen aurreko gogoeta, barne kezka psikologikoak, espiritualtasuna, artea eta filosofiari lotutako ideiak aletu ditu bata bestearen atzetik, eta Koldobika Jauregiren ilustrazioak tartekatuz noizbehinka. Hamabost ilustrazio osatu ditu, guztira, artista alkizarrak libururako.

Ilustratzaile eta idazleak bat egin dute elkarlanaren arrakastan. Izan ere, uste dute osagarriak direla bata bestearekiko, eta irudiek balio dutela testua ondo lotu eta pentsamenduaren jolasean, jakin-mina eta misterioa ere mantentzeko.

Honela definitu du editoreak idazle eta marrazkilariaren arteko lankidetza: «Igerabidek kolore anitzeko testu aforistikoak sortu dituen bezala, Jauregik beltzaren indar osoarekin erantzun dio idazleari, ikonografia estilizatu sendo batez, tintazko aforismoak sortuz».

Anjel Lertxundiri eskainia

Liburuan eragina izan duten lan edo idazleak asko dira. Friedrich Nietzsche, Karlos Linazasoro, Anjel Lertxundi –berari eskaini dio, gainera, «arrazoi bat baino gehiagogatik», liburua– Ramon Eder eta aforismoen munduan sartu zuen Hipokrates aipatu ditu, besteak beste.

Hala ere, Igerabidek uste du influentzia hori «antzematen bada ere, oihaltxoak estalita» ageri dela, ez dela hain begi-bistakoa. «Orain arte gehiago esplizitatu ditut iturriak», gaineratu du.

Liburu amaieran eranskin bat dago: 'Denbora tirare batean: aforismoaren historia aforistiko laburra'. Bertan, aforismoen inguruko gogoeta egiten du, eta denboraren inguruan ere hausnartzen du. Heraklito eta Hipokratesen Greziatik Twitter-eko zingiraraino egiten du bidaia Igerabidek, liburuari izenburua eman dion Zagajewski-ren galderan ere parada eginez.

Halaber, argitaletxetik iragarri dute bizi dugun egoera zail honetan «liburuaren eta irakurketaren aldeko apustu berezi bat» egin nahi duela Alberdaniak: «Biharko egun osoan zehar, maiatzaren 20aren 00:00etatik 24:00etara, 'Noiz arte arrazoi' liburua formatu elektronikoan erdi-prezioan (4,22 eurotan, alegia) eskuratu ahal izango du hala nahi duenak, argitaletxearen web-gunean (www.alberdania.net)».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrazoi, kezka eta intuizioak dakartza Igerabideren bosgarren aforismo liburuak

Arrazoi, kezka eta intuizioak dakartza Igerabideren bosgarren aforismo liburuak