
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 24 de enero 2024, 13:02
Jatorriz euskaraz idatzitako lanen itzulpena eta argitalpena sustatzeko proiektu berria aurkeztu dute asteazken honetan. 'Tresna' ingelesezko webgune bat da -www.basquebooks.eus- eta euskal literatura-laginen ataria izango da, agerraldian Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak xehatu dutenez.
Lan-ildoa 2021ean abiatutako bidean beste pausu bat da eta oraingoz 31 libururen laginak eskainiko ditu, zehazki Etxeparek literatura-laginen itzulpenerako laguntzen deialdiaren bitartez itzuli diren testuak eta urte hartatik Euskadi Saria jaso duten euskarazko lan guztien ingelesezko edota frantsesezko laginak. Lehenean editoreek edo itzultzaileek eman dezakete izena eta oroitu duten bezala «automatikoa» da, hau da, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek laguntza jasotzen dute itzulpena finantzatzeko.
Argitalpen eskubideen salmenta errazteko asmoz jaio da egitasmoa eta aurreratu dutenez, «urtero kopurua handitzen» jarraitzea da. «Euskarazko egile guztiei irekitako tresna da, eta bertan egungo literatura-lanen ahalik eta lagin gehien erakutsi nahi dugu», adierazi du Larrazak. Eduki horiek guztiak bi multzotan sailkatu dira, fikziozko eta ez fikziozko liburuak. Eta, noski, hauek beste hainbat kategoriatan azpi-sailkatuko dira: haur eta gazte literatura, poesia, eleberria eta saiakera.
Oinarrizko fitxa batek, egileari buruzko informazioak, deskarga daiteken lagin bat -pasarteak, zatiak, poemak, etab.-, argitalpen-eskubideetarako kontaktuak eta informazio osagarriak -argitaletxea, orrialde-kopurua edo ISBNa- osatzen du atal bakoitza. Honela, erabiltzaileak kategoriaren edo egilearen arabera egin dezakete bilaketa.
Euskal idazle, editore eta literatura-agenteei laguntzea ikusgarritasuna eta kanpo-proiekzioa bultzatzeko eta nazioarteko publikoari egungo euskarazko literaturaren argazkia eskaintzeko helburu bikoitzarekin jaio den ekimenaren marka 2020tik partekatzen dute liburugintzaren sektoreak eta euskal erakundeek euskal literatura eta liburuen kanpo zabalkunderako. Bere aterkipean hainbat sustapen- eta hedapen-ekintza egiten dira urtean zehar liburu-azoketan, literatura jaialdietan eta estatu mailako edo nazioarteko beste hainbat ekitalditan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Leonoticias
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.