
Secciones
Servicios
Destacamos
Haurrei zuzenduriko album ilustratuak sortzeko 2024ko deialdia aurkeztu du Etxepare Institutuak eta nahi duen orok 2024ko maiatzaren 10a arte bidal ditzake bere lanak. Ostean, Pamiela argitaletxeak izendatutako epaimahaiak aztertu eta erabakia 2024ko ekainaren 28aren aurretik jakinaraziko du. Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, ez da saririk emanen. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
Oinarrietan zehaztua dagoen bezala «album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak» eta aurkeztutako guztiak euskaraz idatziak izan beharko dira, jatorrizkoak eta aurrez argitaratu gabeak. Lan hautatuak 5.000 euroko saria jasoko du eta Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.
Formatu aldetik neurri minimoa ezarria dago -20 cm zabalera, 21 cm altuera- eta lehen proposamen honek edukiaren 15 orrialde bikoitz eduki beharko ditu. Testu aldetik, zuriuneak barne gehienez 4.000 karaktere erabil daitezke eta gehienez 32 orrialde.
Azkenik, Etxeparek deitutako azken lau deialdietako batean saria jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, antolakuntzak aurreratu duenez, nahiz eta beste baldintzak bete.
2023ko deialdian Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak saria eman gabe uztea erabaki zuen «hausnarketa, solasaldi eta eztabaida luzeen ondotik» aurkeztutako 26 lanetan «testuen eta irudien arteko elkarrekintza» falta zelako, hain zuzen «album ilustratuen berezko ezaugarria».
2022an Eider Perez idazle pasaitarra eta Ibon Illarramendi ilustratzaile zarauztarraren 'Kiratsa' saritu zuen epaimahaiak eta Pamielak argitaratu. Ñimi arkakusoaren abenturak ditu ardatz eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen digu: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak usain bila abiatuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.