Borrar
ZETAK
Zetak taldearen hiru kantuz esklusiban gozatu dute Arbizun

Zetak taldearen hiru kantuz esklusiban gozatu dute Arbizun

WhatsApp bidez konbokatu zituen Pello Reparaz abeslariak herrikideak igande honetan

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 20 de septiembre 2023, 15:08

«Aatsaldion! Iyendiontan Arbizun ZETAK-en hiru kanta berri aaitzia nehi ttubenak, agertu daallela 20:30ten plazan. Besarkadaat!❤️». Horixe izan zen amua, musika taldeko kideek Arbizuko WhatsApp taldean bidali zena eta bolo-bolo zabaldu zena sare sozialen bitartez zabaldutako irudietan ikus daitekeen bezala.

Hiru kantu hauek hurrengo asteetan ZETAK taldeak aurkeztuko duen lan berriaren aurrerapena dira, esklusiban kaskoak jarrita, 'silent session' deituan. Tartean, Arbizuko gazte baten eta basajaunen arteko elkarrizketa entzun ahal izan zuten herritarrek Pello Reparazek bideoan azaltzen duen bezala. Pertsona bakoitzak kaskoen bitartez entzun zituen kantuak, «esperientzia brutala» edota «oso berezia» bertaratuen arabera. Musikalki eta abestiaren mezua potente izatea espero zuenik bazen, nahiz eta gehienak gozatzera bertaratu ziren. «Gure kulturari, gu garenari, izan ginenari eta izango garenari keinu polit bat», diote bideoan.

Ez ziren izan gozatu zuten bakarrak, ZETAK taldeko kideak ere oso eskertuak azaldu baitziren harrerarekin. «Arbizu, eztakizu zeñen politta den zu hola ikustia...».

Hemendik eta urte amaierara sei kontzertu ditu programatuak ZETAK-ek eta guztietarako sarrerak agortuak daude, taldea igarotzen ari den une onaren adierazle. Larunbat honetan Madrileko El Sol aretoan arituko dira eta datorren aste-bukaeran, ostirala 29 eta larunbata 30, Iruñeko Zentralen. Azkenik, birari amaiera emateko urriaren 5ean, 6an eta 7an Bilboko Kafe Antzokian izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zetak taldearen hiru kantuz esklusiban gozatu dute Arbizun