Borrar
Alboetan, Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai. Erdian, Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta Maite Goñi, EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria. eitb

Sanferminetako entzierroak euskaraz jarraitu ahal izango dira

Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute egunero 'Entzierroa' saioa ETB1en. Azken hamabi urte hauetan ETBk entzierroak zuzenean emango dituen lehen aldia da, RTVEkin lortutako elkarlan hitzarmenari esker

Viernes, 1 de julio 2022, 16:52

Ez da askorik falta azken bi urteetan horrenbeste jendek faltan eman dituen sanferminetarako, eta EITBko hedabideek aurreratu dute «presentzia zabala» izango dutela Iruñeko kaleetan, Nafarroako aurkezle eta kazetariak izango direlarik nagusi emanaldietan.

Txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin hasita, eguneroko jarraipena emango diete EITBko hedabide guztiek San Fermin jaiei. Iruñetik bertatik egingo dira telebista eta irratiko saio ezagunenak, erreportajeak, zuzeneko konexioak eta saio bereziak eskainiz. Nabarmentzekoa da EITBko hedabideek Iruñeko kaleetan izango duten presentzia eta Nafarroako aurkezle eta kazetariak izango direla nagusi emanaldi eta saio berezietan. Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik 'Entzierroa' saioa aurkeztuko dute egunero, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta Radio Vitoriak ere entzierroak eskainiko dituzte zuzenean. Gauero, Julian Iantzik aurkeztutako 'Edozein Herriko…' saioa Iruñetik egingo da zuzenean. Txupinazoa ez ezik, Gaixoa Ni ekitaldia ere zuzenean emango dira EITBko hedabide guztietan.

'Zer ote ziren sanferminak?' dokumentalaren emanaldiarekin ekingo dio EITBk sanferminetako programazio bereziari, uztailaren 3an, ETB1en, eta 7an, ETB2n. Ikus-entzunezkoak ehun pertsona baino gehiagoren partaidetza izan du eta aurrestreinaldia ostiral honetan egitekoa da Iruñeko Golem zinema aretoetan.

Zuzenean eta euskaraz

Aurtengo nobedade garrantzitsuena entzierroen zuzeneko emanaldia izango da, egunero, ETB1en eta eitb.eus-en. Goizero, 'Entzierroa' saio bereziak Iruñeko alde zaharreko kaleak zeharkatuko dituen emozioz beteriko lasterketa eskainiko du 07:45etik aurrera. Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai aurkezle nafarrek gidatuko dute saioa eta Leire Martinez eta Albina Stardust kazetariek, besteak beste, bertatik bertara jasoko dute kaleetako jai-giroa eta lehen inpresioak.

EITBko irratiek ere zuzenean eskainiko dituzte entzierroak: Aritz Agirrek eta Aitor Perezek egingo dute emanaldiaren kontakizuna Radio Euskadin eta Radio Vitorian, eta Iñaki Berastegik eta Patxi Irigoienek Euskadi Irratian.

San Fermin jaiei hasiera emango dien txupinazoa zuzenean izango da ikusgai 11:15etik. Martxelo Sotesek eta Ilaski Serranok egingo dute kontakizuna eta Egoitz Txurrukak kaleko giroaren berri emango du, jaien hasierako lehen inpresio eta testigantzak bilduz. Profesional talde berdinak gidatuko du zuzenean jaiei amaiera emango dien Pobre de Mi ekitaldia uztailaren 14an.

Halaber, ETB1eko 'Edozein Herriko…' saioa Iruñeko Baluarteko inguruetan kokatutako platotik egingo da. Julian Iantzik aurkeztuta, gonbidatu bereziak eta hiriko puntu ezberdinetatik zuzeneko konexioak izango dituzte, astelehenetik ostegunera, 21:30etik aurrera. Horrez gain, uztailaren 9, 10, 12 eta 13an su artifizialak eskainiko dira zuzenean, Julian Iantziren eta Ilaski Serranoren kontakizunarekin.

Bestalde, ETBko albistegiak Iruñeko Baluartetik egingo dira uztailaren 7an. Jonan Apaolazak gidatuko du 'Gaur Egun' saioa eta Africa Baetak 'Teleberri'. Kirol informazioa ere bertatik eskainiko dute Jon Balenziagak (ETB1) eta Juan de la Vegak (ETB2).

EITBko irratiak ere Iruñean izango dira. Radio Euskadiko 'Boulevard' saioa hiriko kaleetan izango da uztailaren 6ean, eta Xabier Garcia Ramsden festaren gune garrantzitsuenetan murgilduko da. Gaztelu plazan hasiko dira eta 09:00etatik aurrera Udaletxe plazako Casa Seminario eraikinetik arituko dira zuzenean. Radio Euskadik eta Radio Vitoriak elkarrekin egingo dute txupinazoaren zuzeneko emanaldia.Gazteako 'Dida' saioak zuzenean eskainiko du txupinazoa Iruñetik bertatik, Gaztelu plazatik egingo duten saio berezian. Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioa, berriz, San Fermin egunean egingo da Iruñetik. Gonbidatu bereziak hartuko dituzte eta zuzeneko musika izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sanferminetako entzierroak euskaraz jarraitu ahal izango dira

Sanferminetako entzierroak euskaraz jarraitu ahal izango dira