Borrar
Urgente Hospitalizado un peatón atropellado por un camión en la GI-636 en Errenteria
Pilota-Bankoa DV Txapelketa

Irribarria eta Irustak garaipen erraza nagusietan (7-22)

Laso eta Erasun, nagusi promesa mailako finalean (18-22)

JOSEBA LEZETA

Martes, 23 de diciembre 2014, 18:34

Iker Irribarriak eta Aitor Irustak euren izenak idatzi dituzte Bankoa Crédit Agricole-DV txapelketako palmaresean nagusi mailako finala 7 eta 22 erraz beregnatu ondoren Eneko Labaka eta Eneko Aizpitarteren aurka. Hasiera-hasieratik hartu dute aldea, 0-10, Aramako aurrelariak eta Munitibarko atzelariak. Askoz ere jo handiagoa erakutsi dute bukaerara arte. Saiatu da Eneko Labaka, erremate politak eginez, baina Aizpitartek ezin izan du atzeko jokoa orekatu. Praktikotasuna erakutsi dute bi irabazleek.

Unai Laso eta Jon Erasun dira Bankoa Crédit Agricole-DV txapelketako promesa mailako irabazleak Zumarragako finalean Ander Errandonea eta Mikel Urizarri 18-22 irabazi ondoren. Neurketa estua eta gogorra jokatu dute. 70 minututan 687 pilotakada joz. Azken orduan lanak eta hutsik ez egiteak eman die garaipena urdinei. Izan ere, Erasunek ez du pilota bakar bat galdu, beste behin sendotasun aparta erakutsiz. Errandonea eta Urizar aurretik izan dira 17 eta 14ra arte. Atzelari markinarrak ondo eutsi dio Erasuni eta Lasok pilota mordoa galdu du. Baina gogor segi dute lanean Lasok eta Erasunek, etsi gabe, eta horri esker 14tik 21 era joan dira. Kostata izan arren, aurrera atera dute finala.

Errandonea eta Urizar aurretik izan dira 17 eta 14ra arte. Atzelari markinarrak ondo eutsi dio Erasuni eta Lasok pilota mordoa galdu du. Baina gogor segi dute lanean Lasok eta Erasunek, etsi gabe, eta horri esker 14tik 21 era joan dira. Kostata izan arren, aurrera atera dute finala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irribarria eta Irustak garaipen erraza nagusietan (7-22)