Borrar
Jardunaldiak iragartzeko prestatu dutek kartela.

Ekonomia suspertzeko programei buruzko informazioa, zuzenean

2.000 enpresak jaso ahal izango dute, hurrengo egunetarako SPRI-k antolatu dituen informazio-jardunaldi telematikoen bidez

Martes, 23 de febrero 2021, 14:09

EAEko 2.000 enpresak zuzeneko informazioa jasoko dute ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 68 programei buruz, otsailaren 24, 25 eta 26an egingo diren informazio-jardunaldi telematikoak medio. Saio horietan «enpresei laguntza-programen xehetasunak» azalduko zaizkie, SPRI-k ohar baten bidez aurreatu duenez. Izan ere, SPRI Taldearen Youtube-ko kanalean izango dira emisioak, goizeko 10:00etan hasita. Bertan geldituko dira gero, «edonoiz ikusi ahal izateko».

SPRI-k zabaldu duen oharrak dioenez, «Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiaraziko ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Hala, 2.000 enpresak zuzeneko informazioa jasoko dute programa horien edukiari, helburuei, gaiei, aurrekontuei eta epeei buruz».

Azken unera arte egongo da zabalik otsailaren 24, 25 eta 26ko jardunaldi telematikoetan izena emateko epea. Aurreratu dutenez, «programen zuzeneko arduradunek jardunaldi horietan azalduko dute 2021ean 430 milioi eurotik gora inbertituko direla I+G+Bn, teknologietan, digitalizazioan, berrikuntzan, ekintzailetzan, garapen industrialean, nazioartekotzean, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan eta ingurumenean, lehen sektorerako laguntzetan, elikadura-industrian eta jasangarritasunean».

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatzen ditu jardunaldi horiek, eta sozietate publiko guztiak elkarlanean ari dira (SPRI Taldea EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA), laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta aukera izan dezaten laguntza horiek eskuratzeko.

Euskadiko enpresari 'EkoGarapenaren Laguntza Katalogoa' aurkezteko jardunaldia izango da asteazkenekoa. Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, bere arloko zenbait zuzendarirekin batera, azalduko ditu ikerketako, berrikuntzako, transformazio digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa Europako berrikuntza-gune bihurtzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa kokatzea tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa.

Ostegunean, berriz, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordeak eta Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordeak, saileko beste arduradun batzuekin batera, aurkeztuko dituzte industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-efizientziarako, energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzak. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak barne-produktu gordinaren % 40ra iristea, baita enpresen nazioartekotzea COVIDaren egungo nazioarteko testuingurura egokitzea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea ere.

Ostiralean, azkenik, Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak aurkeztuko ditu lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak. Programa horiei esker, elikagaien ekoizpena handitu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta lurralde-oreka handiagoa bermatu, landako eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekonomia suspertzeko programei buruzko informazioa, zuzenean

Ekonomia suspertzeko programei buruzko informazioa, zuzenean