Borrar

'Korrika Munduan bideo lehiaketa'-ko onena hautatzeko epea ostiralean amaituko da

Euskararen aldeko martxari begira antolatu dute AEK-k eta Etxeparek aldarria nazioartera ere heltzeko

DV

Lunes, 26 de febrero 2024, 13:02

Martxoaren 14tik 24ra izango da 23. Korrika 'Harro Herri' lelopean eta euskararen aldeko martxari begira AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak 'Korrika Munduan bideo lehiaketa' antolatu dute. Azken asteotan ikus-entzunezkoak jaso ostean, martxoaren 1ean amaituko da erabiltzaileek euren gustukoena bozkatzeko epea eta egun berean jakinaraziko dute antolatzaileek zein hautatu diren. Bideo guztiak AEKren YouTube kanalean daude ikusgai.

Hala, bi dira kategoriak. Batetik, Unibertsitate sareko bideoak; eta, bestetik, Euskal Etxeen sareko bideoak. 'Atsegin dut' gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.

Jaso diren ikus-entzunezkoak honakoak dira: Laurak bat Euskal Etxea Buenos Aires (Argentina), Beti Aurrera Euskal Etxea, Buenos Aires (Argentina), Gure Txoko Centro Vasco Valladolid (I), Gure Txoko Centro Vasco Valladolid (II), Santiagoko Euzko Etxea (Txile), Limako Euskal Etxea (Peru), Viña del Marreko Euzko Etxea (Txile), Masarykova univerzita (Txekiar Errepublika), The University of Edinburgh (Eskozia), Université Sorbonne Nouvelle (Frantzia) (I), Université Sorbonne Nouvelle (Frantzia) (II) eta Sydneyko Euskal Etxea (Australia).

Irundik Baionara joango den martxaren aldarria nazioartera ere iristeko helburua du ekimenak eta sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetan sustatu da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Korrika Munduan bideo lehiaketa'-ko onena hautatzeko epea ostiralean amaituko da

'Korrika Munduan bideo lehiaketa'-ko onena hautatzeko epea ostiralean amaituko da