
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Viernes, 15 de marzo 2024, 15:50
Mundu osoko euskal etxeetako kideek eta unibertsitatetako euskara eta euskal kultura irakasten dabiltzan Etxepare Euskal Institutukoek 30 ekimen antolatu dituzte munduko 28 hiritan egunotan Euskal Herria 'Harro herri' lelopean zeharkatzen ari den 23. Korrikako aldarrikapenei hauspoa emateko.
Zehazki, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin, munduko 28 hiritan egingo da euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin lotura duen ekimenen bat: Europan, 16 hiritan; Hego eta Ipar Amerikan, 11 hiritan; Asian, Tokion, eta Ozeanian Sidneyn antolatu dituzte ekintzak bertako euskal etxe eta unibertsitatetako irakurletzek.
Alde batetik, euskara eta euskal kultura irakurletzek antolatu dituzte ekintzak. Etxepare Euskal Institutuak mundu osoko unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditu euskal ikasketak eskaini ditzaten, eta euskara eta euskal kulturarekin loturiko ikasgaiak ematen dituzte Institutuak sustatutako irakurletzek munduko hainbat unibertsitatetan. Horrela, programa ezberdinen bidez irakurleen prestakuntza eta ikasleen euskara gaitasuna sustatzen du Etxepare Institutuak.
Bestetik, munduan zehar daude hainbat euskal etxek ere antolatu dituzte jarduerak. Etxepare Institutuak harreman estua du munduko hainbat euskal etxeekin, haietan euskara irakatsi dadin sustatzen baitu, bai 'Euskara Munduan' programaren bidez, baita material didaktikoa bidaliz ere.
«Munduko hiri askotan, bertako irakurletzetako ikasle eta irakasleek eta euskal etxeko kidek elkarlanean antolatu dituzte Korrikaren aldeko ekintzak, nazioarteko euskal komunitatearen batasunaren adierazle», nabarmendu dute Etxepare Institututik.
Gainera, nazioartean Korrikak sustatzeaz gain, Etxepare Institutuak bideo lehiaketa bat antolatu du euskal etxeetako eta irakurletza sareko ikasleen artean AEKrekin lankidetzan, eta 'Etxepare' gunea babestuko du Baionako Xaho kaian, martxoaren 24an, lasterketaren azken egunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.