Borrar
Gure Eskola

Oianguren Solidarioa: Ekimenak eta Elkarlana Komunitatearen Alde

Urte osoan zehar, hainbat ekimen solidario burutu dira, eta horrek erakusten du gure komunitatearen konpromisoa eta elkartasuna

Oianguren BHI

Viernes, 24 de enero 2025, 07:00

Oianguren institutuan, ikasleak eta irakasleak elkarrekin aritzen dira gizarteari laguntzeko eta beharrean daudenei babesa emateko. Urte osoan zehar, hainbat ekimen solidario burutu dira, eta horrek erakusten du gure komunitatearen konpromisoa eta elkartasuna. Cáritas-en lankidetza, Goazen ekimena, janari bilketa solidarioa eta Azaroak 25eko parte-hartzea dira gure proiektu nagusietako batzuk. Ekimen horien bidez, agerian geratu da hezkuntzak gizartearekin duen lotura eta horrek gizartea hobetzeko duen ahalmena.

Cáritas-ekin elkarlanean

Oiangurenek urteak daramatza Cáritas-ekin elkarlanean, tokiko gizarte laguntzaren oinarrizko beharrak estaltzeko. Cáritasekin aurrera daramagun ekimen honek ikasleen parte-hartze aktiboa eta elkartasuna bultzatzeaz gain, gizartearen beharrei erantzuteko kontzientzia piztu du. Gainera, Cáritas-ek antolatutako hitzaldiak eta tailerrak gure institutuan egin dira, solidaritatearen garrantziaz kontzientziatzeko eta ikasleen konpromiso soziala sustatzeko.

Goazen Ekimenaren indarra

Gure institutuak urteak daramatza proiektu berezi honetan parte hartuz, belaunaldien arteko loturak indartzeko. Ekimenean, ikasleek Ordiziako jubilatu elkartera irteerak egiten dituzte, bertako adinekoekin hitz egitera eta elkarrizketa interesgarriak sustatzera. Solasaldi horiek, bi aldeentzat oso aberasgarriak izateaz gain, belaunaldi desberdinen arteko ulermena eta enpatia garatzen laguntzen dute. Zaharrek beren bizipenak eta jakinduria partekatzen dituzte, eta ikasleek, aldi berean, haien egunerokoa argitzen dute gazteen ilusioz eta energiaz.

Janari Bilketa solidarioa

Urte amaieran antolatutako janari bilketa solidarioa ere arrakastatsua izan da. Ikasle, irakasle, Urdaneta Eskola eta familien laguntzarekin, elikagai ugari bildu genituen. Aurten Valentziako dana dela eta Gipuzkoa elikagai bankuko apalak hutsik gelditu ziren. Gipuzkoako elikagai bankuko arduradunek laguntza eskatu eta hasieratik prest izan ginen laguntzeko eta beharrean dauden tokiko familia askori laguntzeko. Ekimen honek, elkartasunari buruzko mezu indartsu bat zabaltzeaz gain, ikasleen artean gizarte kontzientzia indartzeko balio izan du. Horrelako jarduerek, gazteak elkartasunean hezteaz gain, inguruko komunitatearen beharrak ulertzen eta erantzuten laguntzen dute.

Azaroak 25ean, Giza Katean parte hartuz

Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Oiangureneko ikasle eta irakasleak Ordiziako giza katean parte hartu zuten. Jarduera honek erakutsi zuen hezkuntzak ere emakumeen eskubideen alde eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko tresna indartsua izan daitekeela. Ikasleek mezuak eta pankartak prestatu zituzten, indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko mezua zabaltzeko. Parte-hartze honek balore feministak sustatzen ditu eta gazteek gizarte bidezkoago eta berdinago baten eraikuntzan duten funtsezko rola azpimarratzen du.

Guztion artean Ordizia hobeago bat eraikitzeko

Oianguren institutuko ekimen solidarioek argi erakusten dute hezkuntzak gizartearekin duen lotura sakona. Eskolak, ezagutzak eta trebetasunak irakasteaz gain, pertsona kritikoak, solidarioak eta konprometituak hezteko erantzukizuna du. Helburua argia da: guztion artean, elkarlanean eta elkartasunarekin, Ordizia hobeago bat bihurtzea. Ikasleek, irakasleek eta familiek egunero erakusten dute elkar lagunduz eta arduraz jokatuz, komunitate hobe bat eraiki daitekeela. Gora Ordizia!

Eskerrik asko guztioi, zuen laguntzarekin hau posible egiten duzuelako!

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oianguren Solidarioa: Ekimenak eta Elkarlana Komunitatearen Alde