Borrar
'Batasunaren bidean'

Euskara batuaren aldeko giza kateak Errenteria eta Donostia batuko ditu martxoaren 24an

Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak 'Batasunaren bidean' lelopean antolatu dute ekimena «hizkuntzak herriari eta herriak hizkuntzari emandakoa» azpimarratzeko

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 17 de marzo 2023, 13:33

Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatutako giza kateak Errenteria eta Donostia batuko ditu martxoaren 24an «euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko». Hala, 'Batasunaren bidean' lelopean goizeko 11:00etatik 11:30era Euskal Herri osoko ikastola ugaritako 8.000 gazte eta nerabek Errenteria, Pasaia eta Donostiako hainbat kale eta plaza beteko dituzte euskara batuaren alde.

Zehazki, Gipuzkoako 30 ikastola eta gainerako lurraldeetako ordezkaritzan etorriko diren ikastolak murgilduko dira Oreretako Ikastolak proposatu eta Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak babestutako ekimenak. Gainera, aurkezpenean esan bezala, giza katea ekitaldi irekia izango da eta parte hartu nahi duen oro bertara daiteke, «kopuruak ez baitu mugarik». Azken xehetasunak lotzeko informazio zehatzagoa aste honetan emango dute antolatzaileek, besteak beste parte hartu nahi dutenek zein puntutara bertaratu beharko duten.

Jardunaldia goizeko 10:45ean abiatuko da Errenterian egingo den ekitaldiarekin. Ordurako parte-hartzaileak jada euren tokietan izango dira Errenteriako Gamon zumardian kokatuta dagoen Koldo Mitxelenaren oroimenezko eskultura eta Donostiako udaletxe zaharraren eraikina batuko dituen giza katean. Han izango dira 8.000 pertsona 30 minutuz eta, ostean, antolakuntzak ezarritako bost bilguneetara mutiko dira eguerdian «festa giroan» izango diren ekitaldietan parte-hartzeko. Azkenik, arratsaldean, Euskaltzaindiako kideek Orereta ikastola bisitatuko dute eta egunari amaiera emateko ekitaldi instituzionala izango da Errenteriako Udalean.

Egitaraua:

  • 10:45. Giza kateari hasiera emateko ekitaldia Agirre Lehendakaria plazan (Errenteria).

  • 11:00-11:30. Giza katea.

  • 11:30-12:00. Parte hartzaileak bost bilguneetara mugituko dira.

  • 12:00-12:30. Ekitaldiak bost guneetan, hau da, Errenterian, Pasaian, Donostiako Herrera auzoan, Zurriola ikastolan eta Konstituzio plazan.

  • 15:00. Euskaltzaindiako kideek Orereta ikastola bisitatuko dute.

  • 17:30. Ekitaldi instituzionala Errenteriako Udalean.

Aitortza jasoko duten 15 gizon eta emakumeak honakoak dira: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Arantxa Urretabizkaia, Henrike Knörr, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'. Giza katean zehar zein ostean antolatutako bost puntuetan omenaldia jasotzeaz gain, arratsaldean Errenteriako Udal Areto Nagusian egingo den ekitaldi instituzionalean ere aitortza jasoko dute 15 pertsonek.

Horiez gain, antolatzaileek hamaseigarren bat ere omendu nahi izan dute, «gu geu», hau da, euskaltzale guztiak. Izan ere, Artolak nabarmendu bezala «euskara batua gaur errealitate bada, askoz ere pertsona gehiagori esker izan da, horietako asko anonimoak. Euskara batua herriak nahi duelako izan da». Bi norabideko harremana izan dela adierazi du Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak eta, horregatik, 'Batasunaren bidean' ekimenarekin euskara batuak herriari eman diona ere balioan jarriko da. «Euskarazko hezkuntza, komunikazioa, gizarte kohesioa edo euskal erakundeak ez lirateke gaur direnak izango euskara baturik ez bagenu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara batuaren aldeko giza kateak Errenteria eta Donostia batuko ditu martxoaren 24an

Euskara batuaren aldeko giza kateak Errenteria eta Donostia batuko ditu martxoaren 24an