Borrar
Bai horixe

Ai, ama

Eskolan ere ikasten dute haurrek amari eskainitako marrazkia egiten

Lunes, 28 de abril 2025, 00:01

Seguru hasieran ez zutela helburu hori, baina gauza da 'ren eguna'k hedabideetan lan egiten dugunon- tzat helduleku bilakatu direla. Emakumearen eguna, zuhaitzaren eguna, aitaren eguna, liburuaren eguna, maiteminduen eguna … amaren eguna. Eta hor abiatzen gara guztiok horren inguruan bueltak ematera.

Baina 'egun' horien artean ere badago alderik: batzuk ospatzeko opari bat egin behar zaio norbaiti eta data horiek dira seinalatuenak. Kazetariontzat ez ezik, saltzaile ugariren egun bereziak dira horiek: loreak, lurrinak, liburuak, era guztietako gailuak… ez zaizkizu faltako data seinalatu horretan zer egin beharko zenukeen gogoraraziko dizuten iragarkiak. Oraindik ez dakizu zer oparitu zure amari, horra zalantzak garbituko dizkizun zera hau.

Gezurra badirudi ere, nire haurtzaroan ez zen ospatzen amaren egunik. Horrek ez zion, ordea, garrantzirik kentzen amaren irudiari. Ramon Saizarbitoriari eta Juan Jose Lasari zor diet amak gure artean zuen garrantzia ulertzeko lehen pausoak. Haiei esker ikasi nuen egon bazegoela ama euskaldunaren sindromea. Edo hori kontatzen dit memoriak.

Sindrome horrek ez zion batez ere amari eragiten, seme-alaboi baizik, gureak ziren sintomak, bereziki semeenak eta, bigarren maila batean, alabenak. Geroztik joan dira hamarraldi ugari, baina ez zait ahaztu sindromea izendatzeak eman zidan lasaitasuna. Niri eta inguruko gizonezko askori.

Ordura arte seme amazuloz inguratua nengoen, eta uste nuen nirea zela akatsa, nik aukeratzen nituela gaizki inguruan nituen gizonak, nire akats ezkuturen batek eramaten ninduela norabide horretan. Sindromeak erakutsi zidan ez zegoela nigan horrelakorik, gurean gizon guztiak amazulo amorratuak zirelako. Hura lasaitasuna.

Aitaren etxea defenditu nahi zuen Arestik, baino gehienontzat etxea ez zen aitarena, amarena baizik, ama baitzen norberaren etxeko zutabe, jainkosa ahalguztiduna. Gero, bereziki duela gutxi hil zen Teresa del Valleri esker ikasi nuen zeintzuk ziren oraindik ere hainbeste aipatzen den matriarkatuaren mugak, non dagoen iruzurra, non gezurra.

Gaur amatasunari edo amatasun ezari aurre egiteko modu ugari dago, batzuetan elkarrekin kontrajarritakoak, beti eztabaidagai. Baina inork ez dio ihes egingo datari. Eskoletako haurrek ere badute amaren egunaren berri, han ikasten dutelako amari eskainitako irudia edo balizko bitxia egiten, oparia jasoko duen amarentzat ospakizuna gustuko izan ala ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ai, ama