Secciones
Servicios
Destacamos
Ez dakit nondik edo nola baina, bat batean, burmuinaren bazter batetik etorri zitzaidan gogora, duela gutxi, hamarralditan esan eta entzun gabeko hitz bat: garizuma. Iraganetik etorria, hitza errotu eta loratu egin zitzaidan orainaldian, oroitzapen ugari zintzilik zituela.
Gure haurtzaroan bi egun sorta seinalatu zituen urteak, Eguberriak eta Aste Santua. Eguberritakoak Santo Tomasekin hasten ziren eta Erregeekin bukatu, bi aste gutxi gora behera. Aste Santukoak, berriz, prestakuntza luzea zuen, Garizuma, Errauts asteazkenarekin hasi eta Pazko igandearekin bukatzen zen, hilabete-t-erdi inguru.
Garizumak betebehar ugari zekarren eta ez janariei inguruan soilik. Urtean zehar, ostiralero egin behar zen bijilia, Kristo ostiral batez hil omen zelako. Debeku horrek, ordea, bazuen ihesbiderik. Bula esaten zitzaion eta eliza katolikoari diru bat ematen bazenion (gutxi) bijilia Garizuman soilik egin zenezakeen. Ostiral horietan ez zegoen ihesbiderik, ezin zenuen haragitik zetorren ezer jan.
Gure etxean urte osoko ostiraletara zabaltzen zen bijiliaren betebeharra, gure aita zenaren aginduz guri ez zegokigulako Vatikanoak espainolei oparitutako grazia. Bulak ez zuen gurean eraginik. Amak erosten zituen etxeko guztiontzako bulak, aseguru gisa, baina aitak jakin gabe. Eztabaidagarriena, berriz, baraua zen. Ez zuen oraindik ere Ramadanek duen zorroztasuna, baina nola-hala gainerako egunetan jaten zenuena baino gutxiago jan behar zenuen, otordu gutxiago egin. Horren inguruan sortu zen gurean eztabaida bat baino gehiago.
Beste debeku batzuk ere bazeuden, dantzari edo musikari buruzkoak, adibidez, baina ez zuten gurean eraginik, ez bazen santua omen zen astean zinema guztiek film santuak eman behar zituztela, irudi eredugarriak. Gauza da Garizumaren azken egunetan biltzen zirela gertakaririk seinalatuenak; bijilia, baraua, musikarik eza, prozesioak, elizetako bisitak, irratiz zabaltzen ziren predikuak, udaberriak zekarren derrigorrezko tristura mota bat.
Ez dakit oraindik indarrean ote dauden katolikoentzako duela mende erdiko debekuak, baina jakin badakit aspalditxotik Aste Santua ez dela lehen bezain santua, gehienentzat opor egunak direla, agian besteak beste prozesioa batzuk ikustera, hurbilago artetik edo folkloretik fedetik baino. Udaren erdian gertatzen den bezala, egunotan behin baino gehiagotan galdetu didate zer eta non eman behar nituen egun santuok.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.