Borrar
Bai horixe

Ez du inork irakurtzen

Diputatuen jokaera ez da ezintasunaren seinale, utzikeriaren ondorio baizik

Lunes, 14 de octubre 2024, 00:00

Txikitan analfabeto ugari ezagutu nuen, bizilagunen edo ezagunen artean. Gogoan dut gaztaroan ere, soldaduskara joaten ziren adiskideek idazkari lana egiten zietela soldadu batzuei, etxerako gutunak idazten zizkietela. Analfabetoak diktatu eta adiskideak idatzi, gurasoei edo andregaiari. Gaztelaniaz, noski.

Nire inguruko euskaldunek, berriz, ez zekiten euskaraz irakurtzen ez idazten. Gure aita zen salbuespen bakarra, kartzelako urte luzeetan ikasia zuelako. Txikitan euskaraz irakurtzen genuen gauza bakarra Arantzazuko egutegiaren atzealdean zeuden testutxoak izan ziren. Eta, halere, Eguberrietako postaletan edo lehengusuren baten urtebetetzean idazten genuenean, beti galdetzen genion aitari 'zorionak' 's' edo 'z' behar ote zuen, edo 'opa dizut' bi hitz ziren ala bakarra.

Analfabetorik ez dago hemen gaur egun, edo, izatekotan, gutxi batzuk izango dira. Beste kontu bat da irakurritakoa ulertzen den ala ez. Edo, are gehiago, irakurtzen den ala ez. Egunotan jakin ahal izan dugu Madrilgo Legebiltzarrean diputatu askok ez duela ezer irakurtzen edo, gutxienez, ez duela irakurritakoa ulertzen.

Hori gertatu zitzaien sozialistei Senatuan abortuaren kontrako ekitaldi bati baiezkoa eman ziotenean edo Europako gainerako herrietan kartzela urteak bete dituzten presoei urte horiek baliozkotzen dizkien legearekin. Ez omen ziren jabetu, ez omen zuten ulertu. Total, zertarako, botoa emateko orduan norbaitek eskua altxatuz esaten badie zer ebatsi behar duten. Eginkizun erraza, botoi aproposa sakatzea besterik ez, eta, halere, tarteka nahastu egiten dira.

Aurkitu ditudan datuen arabera, diputatuen ehuneko hirurogeiak unibertsitate titulua du, ehuneko hogeita biak masterra eta guzti. Beraz, seguru badakitela irakurtzen. Beste kontu bat da zer eskatzen zaion norbaiti diputatu izateko, nola izendatzen diren lanpostu hori izango dutenak, zeri ematen zaion lehentasuna.

Ez da ezintasuna izan, utzikeria baizik, eskolan ikasi behar denari iskin egin nahi dion ikasle alferraren antzera. Diputatuek, gainera, ez dituzte ikasleen mugak, beraiek txuleta inon ezkutatu gabe bete dezakete lana, norbaitek helarazten die galderen erantzuna aldez aurretik.

Demokraziaren ospe kaltetuari beste kalte bat gehitzeko besterik balio ez duten gertakizunak. Hainbeste aholkulari soldatapean, hainbeste laguntzaile, hainbeste aditu emaitza horretarako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ez du inork irakurtzen