Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Sari bat ere badu Etxepare Institutuak, Laboral Kutxarekin batera, itzulpena sustatzeko. Argazkia 2022ari dagokio, Mariolein Sabartek irabazi zuenekoa. Mitxi Calvo
Etxepare Institutua

Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara eramateko deialdia

Etxepare Institutuak 2023ko deialdia zabaldu du, 64.000 euroz hornitua

J. Agirre

Lunes, 8 de mayo 2023, 14:29

Etxepare Euskal Institutuak literatur itzulpenetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzeko. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17a arte izango da irekita, eta 64.000 euro banatuko dira, 44.000 euro itzulpen lanetarako eta 20.000 euro edizio eta sustapen lanetarako.

Oinarrietan zehaztua dagoenez obra berak ez du jasoko hiru hizkuntza baino gehiagotara itzultzeko laguntzarik urte bereko deialdian. Hiru eskaera baino gehiago izanez gero, puntuazio handiena duten hiru eskaerek jasoko dute dirulaguntza.

Era berean, emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da: % 75 onartutzat ematen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean; eta % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

Deialdi honetako aurrekontua 64.000 euro izango da, honela banatuta: 44.000 euro itzulpen lanetarako eta 20.000 euro edizio eta sustapen lanetarako. Iaz, orotara 28 euskal obraren itzulpenak bideratzeko dirulaguntzak eman zituen Etxepare Institutuak, alegia, 2019an argitaratutakoaren bikoitza.

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literaturaren itzulpena sustatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara eramateko deialdia

Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara eramateko deialdia