NÚÑEZ
Zaldibia.
Miércoles, 20 de abril 2022, 23:14
Zaldibiko herritarrek giro onean ospatu zituzten Saturdi auzoko festak. Bi urteren ondoren, herritar ugari gerturatu ziren egitarauaz gozatzera. Goizean haurrentzako jolasak izan baziren, arratsaldean aizkolariek erakustaldia eskaini zuten baselizaren aurrean.
Publicidad
Bi bikotek seina enbor ebaki behar izan zituzten. Irati Astondoa eta Miguel Mari Jauregi 'Altzo', Uxue Ansorregiren eta Julen Gabirondoren aurka aritu ziren, lodiera ezberdinetako enborrak ebakitzen. Astondoak eta Altzok hasieratik lortu zuten abantaila txiki bat, Ansorregik eta Gabirondok lehenengo enborrean, lodienean, topatutako zailtasunaren ondorioz, eta bukaerara arte mantentzea lortu zuten. Lau aizkolariek ikusleen animoak jaso zituzten proban zehar, eta txalo ugari eskaini zizkieten erakustaldiaren amaieran.
Ondoren, Pabi Astondoak bertaratuak Bizkaia aldean egiten den joko batean parte hartzera gonbidatu zituen: bi pitxar aldi batera bi eskuekin jasotzea. Bi botilak batera altxatzea, mugitu edo elkar jo gabe, zen gakoa. Astondoak nola egin erakutsi bazuen ere, animatu zirenek ez zuten altxatzea lortu botilen pisua zela-eta, bakoitzak zortzi kilo inguru pisatzen baitzituen. Saturdiko festari amaiera emateko Maide Garmendia Jauregi eta Maialen Akizu Bidegain bertsolarien saioa izan zen, eta ondoren, Laja eta Alabier trikitilariekin erromeria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.