Borrar
Karlos Irazuk hiru hamarkada inguru daramatza egurra lantzen. Eskuan, balearen isatsari eskainitako pieza. Jose Mari López
Larraul | 90 urte zurekin

«Denpora-pasa hasi nintzen egurra lantzen»

Artisaua. Herriko ostatua zeramanean hasi zen Irazu eskulturak zizelkatzen; ogibide bihurtu zen gero eta hala darama, azokaz azoka, ia hiru hamarkada

Domingo, 16 de febrero 2025, 00:24

Artisautza azokatan ezaguna da Karlos Irazu. Hamarkadak daramatza bere egurrezko lanak herriz herri azokatan aurkeztu eta saltzen. Egurra da bere lehengaia eta forma eta kolore askotariko altzari eta eskulturak egiten ditu, beti ere, bertako kultura oinarri hartuta.

Gaztea zela hasi zen Irazu arte munduan. Tolosako Kultur Etxean antolatzen ziren ikastaroetan, Jose Luis Longaron eta Iñaki Epelderek ematen zituzten pintura eskoletan. «Margotzea gustatzen zait. Orain margoak ere egiten ditut, baina gehienbat eskulturarekin egiten dut lan», aitortzen du.

Egurra lantzerako pausoa herriko Ostatuaren ardura hartzerakoan eman zuen. Bolivian kooperante aritu zen eta, etxeratzerakoan herriko taberna hartu zuen. «Astegunetan ez zegoenez hainbeste zereginik, kanpoan jartzen nintzen, kontadorea dagoen inguruan, eta hortxe aritzen nintzen tailatzen», gogoratzen du. Baserrian hazia, etxean ikasitakoarekin egiten zituen lanak. «Baserritarrok, denok ikasi dugu egurra lantzen gehiago edo gutxiago», erremintak egiteko edo dena delakorako, eta «jakinduria pixka bat bagenuen». Inguruan ere egurra erraz lortzeko parada zuen eta horrek aukeraketarik egin behar ez izatea ekarri zion. Hasieran jatorrizko matarialaren itxuran oinarritzen zituen lanak. «Zainak, okertutako adarrak… ikusten nien formaren arabera, hura lantzen nuen. Hala egiten nituen mahaiak ere. Beti egurrak berak zuen forma aprobetxatuz», azaltzen du.

LARRAUL

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

257

Euskaldunes (2021):

85,49%

46,14 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

5,8%

Renta personal (2022):

24.876 €

Altitud:

240 m.

Superficie:

557 Ha

LARRAUL

Tolosaldea

Comarca:

Habitantes:

257

Euskaldunes (2021):

85,49%

46,14 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

5,8%

Renta personal (2022):

24.876 €

Altitud:

240 m.

Superficie:

557 Ha

LARRAUL

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

257

Euskaldunes (2021):

85,49%

46,14 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

5,8%

Renta personal (2022):

24.876 €

Altitud:

240 m.

Superficie:

557 Ha

LARRAUL

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

257

Euskaldunes (2021):

85,49%

46,14 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

5,8%

Renta personal (2022):

24.876 €

Altitud:

240 m.

Superficie:

557 Ha

Egindako piezak taberna dekoratzeko erabiltzen zituen eta bisitariek bat edo beste erosten zuten. «Pixkanaka, azoketarako deitzen hasi ziren, erakusketa batzuk ere egin nituen Lasarten eta Tolosako Aranburu Jauregian», gogoratzen du hastapen haietaz. Hala ere, erakusketen munduan ez zitzaion «gehiegi gustatzen» eta azoketarako bidea hartu zuen. Ordutik, egurra lantzea da bere ogibide, ia azken hiru hamarkadatan.

Hala, egun ere pieza bat sortzeko ideia oinarrian antzekoa den arren, bere obrak garapen bat izan duela azpimarratzen du. Lehen sustraien eta adarren formetan oinarritzen bazen ere, orain bertako kulturan oinarritutako eskulturak sortzen ditu batez ere. «Orain ideia bat izaten dut, adibidez balearen isatsa, eta hori egiten dut», dio Irazuk. «Alderdi hortan pixka bat aldatu dut. Izan ere, ezin dituzu aurkitu nahi dituzun forma guztiak mendiko zainetan».

Etorkizunera begira, proiektu ugari ditu buruan eta, horien baitan, pieza handiagoekin lan egitea gustatuko litzaioke. Duela urte batzuk Larraulgo plazan erakusketak egin zituen: 'Barazkiak', 'Gauaren babesean' –orduko kakalardoa oraindik ikusgai dago– eta 'Txoriak', ezagunak ziren produktu eta animaliekin. «Badauzkat buruan beste ideia batzuk, handixeagoak, bertako forma eta estrukturekin zerikusia dutenak. Bertakoa eta gurea da kultura, gureak diren gauza horiekin. Gustatzen zait beste erabilpen bat bezala ematea, modu kreatibo batean», aurreratzen du. Hori, edonola ere, epe luzerako asmoak, tailerraren inguruan egitekoak.

Nire herria

- – Nolako herria da Larraul?

– Herri polita da.

- – Zer da Larraulen bizitzearen hoberena?

– Familia haundi bat bezala gara, ia denok ezagutzen dugu elkar eta horrek uste dut alderdi oso positiboa ematen diola herriari.

- – Eta txarrena?

– Oraindik aurkitzeko daukat. Egia da herri txikiak beti daudela alderdi ekonomiko aldetik justu xamar. Bere zerbitzuak ez dira behar lituzkeen guztiak, baina pixkanaka ari gara hobe-tzen.

- – Zein da herriko leku kuttunena?

– Bat baino gehiago dauzkat, baina bat behintzat da Murgilko tontorra.

(88tik 54.ena)

Eta hurrengo igandean... Lasarte-Oria

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Denpora-pasa hasi nintzen egurra lantzen»