Borrar
Jokalariek zaleekin ospatu zuten bigarren fasera igarotzea. LAUBURU
Lauburu playoffeko bigarren txandan izango da eta Mataróren aurka jokatuko du

Ibarra

Lauburu playoffeko bigarren txandan izango da eta Mataróren aurka jokatuko du

Otxartaberekin seina berdindu ondoren lehen fasea igaro dute eta larunbat honetan izango dute joaneko partida Belabietan

Amaia Núñez

Ibarra

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:29

Bigarren urtez azken hiru urteetan Lauburu taldea play offeko bigarren txandan izango da. Lehenengo faseko itzulerako partiduan 6-6 berdindu zuen Otxartaberen aurka eta joanekoan lortutako abantzailari esker hurrengo fasera igarotzea lortu zuen.

Giro ederra bizi zen Belabieta kiroldegian. Bertako zaletuekin batera, 50 inguru zaletu bizkaitar ere egon ziren bere taldea animatuz. Bi taldeetako zaletuen artean giro ona izan zen nagusi jardunaldi osoan zehar.

Bizkaitarrak gogor saiatu ziren eta partidua amaitu arte ez zuten kanporaketa galdutzat eman. Joaneko partiduaren antzera, Diestroren mutilek abantaila hartu zuten markagailuan partiduaren hasieran. Otxartabek bana berdindu zuen, eta Rafak, Victorrek eta Gorkak 3-1ekoa jarri zuten. Honek, joaneko partidako 3ko errenta kontuan hartuta, ibartarrek goizegi eman zuten partidua amaitutzat eta, ondorioz, atsedenaldira atzetik iritsi ziren,

Bigarren zatian, Otxartabek beren lanari eutsi zion eta partidaren nondik norakoa diziplina taktikoarekin lotuta. Bitartean, arrisku handiagoak hartzeko ziurgabetasuna nagusitu zen talde morean: beste dinamika batera joan edo aurkaria behin betiko deskonektatuko zuen akats baten zain egon. Azkenik, ez bata, ez bestea, amaierako seinako berdinketa arte kolpe-trukaketa izan zen.

Larunbat honetan, maiatzaren 24an jokatuko dute igoerako playoffaren bigarren txandako partudua. Futsal Mataró izango dute aurkari, hirugarren multzoan, talde katalanek osatutakoa, irabazle atera den taldea. Partidua Belabientan jokatuko da 18.00etan.

Era berean, itzulerako partidua hurrengo astebukaera izango da, maiatzaren 31an, eta bertara joateko autobusa antolatu da. Larunbat goizean abiatuko dira Belabietatik eta itzulera partidua amaitutakoan egingo da. Bidaiaren prezioa 40 eurokoa da, autobusa eta partidarako sarrera barne. Adin txikikoek guraso edo tutoreekin bidaiatu beharko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lauburu playoffeko bigarren txandan izango da eta Mataróren aurka jokatuko du