Borrar
Kilometroak jaialdiaren azken edizioa Azpeitian ospatu zen urrian. Félix Morquecho

Lazkaok hartuko du 2026an Kilometroak jaialdiaren 50. edizioa

Udalak herritarrak gonbidatu ditu ekainaren 12an burutuko den bilera irekira, elkarrekin antolaketa lanetan lehen urratsak emateko

I. Altuna

Donostia

Viernes, 6 de junio 2025, 14:48

Lazkaok berriro hartuko du Kilometroak jaialdiaren lekukoa 2026an. Edizio berezia izango da, izan ere 50 urte beteko dira lehenengo aldiz Gipuzkoan ikastolen aldeko festa egiten zela. 1977an antolatu zen Beasain eta Lazkaon, eta bost hamarkada pasa eta gero, Lazkaora bueltatu da berriro. 2003an ere ospatu zen Lazkaon, baina urteurren borobil honek izaera berezia ematen dio 2026ko edizioari.

Lazkaoko udalak datorren astean ekingo die jaialdiaren antolakuntza lanei. «Kilometroak ez da jaialdi hutsa, ikastolekiko, euskararekiko eta partekatutako balioekiko konpromiso kolektiboaren adierazpena da», gogoratu dute, eta herritarrak, elkarteak eta erakundeak gonbidatu dituzte ekainaren 12an, ostegunean, ikastolan (Sustraitz eta Agauntza aretoetan) egingo den lehen bilera irekira, elkarrekin antolaketa lanetan lehen urratsak emateko.

Aurtengo edizioa

Autengo edizioa Elgoibarko Ikastolak antolatuko du. Antolakuntza taldeak hilabeteak daramatza festa egun handi hori behar bezala ospatzeko prestaketa lanetan. Iazko azaroaren 28an aurkeztu zituen festaren leloa ('Salto-saltoka), irudia eta helburuak; eta joan den larunbatean Ikastolaren Eguna baliatu zuen Kilometroak 2025eko abestia eta bideoklipa herritarren aurrean aurkezteko.

Festaren kantuaren izena 'Elkarrekin salto euskarara' da eta letra Eneko Beretxinaga soraluzetarrak sortu du. Musika, berriz, Aitor Nova musikari elgoibartarrak jarri dio; eta bideoklipa Jone Arriola zinemagile elgoibartarrak zuzendu du. Ikusentzunezkorako grabaketa lanak Azpeitiko Kulturaz kooperatibako teknikariekin egin zituzten; eta grabaketa horretan Ikastolako komunitateko ehun lagun baino gehiago aritu ziren parte hartzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lazkaok hartuko du 2026an Kilometroak jaialdiaren 50. edizioa

Lazkaok hartuko du 2026an Kilometroak jaialdiaren 50. edizioa